#Bilbouda2020, 150 jarduera baino gehiago kultura- eta aisialdi-udarako

Bilboko Udalak #BilbaoUda2020 ekimena aurkeztu du, uda honetarako 150 aisialdi- eta kultura-jarduera baino gehiago biltzen dituena. Bilboko Udalak berak azaltzen duen moduan, “askotariko eskaintza, kalitatezkoa, irisgarria eta, batez ere, doakoa eskaintzen duen udal-programazioa da, herritar guztiak gozatzeko aukera ematen duena, batez ere familientzat, eta ekainean, uztailean eta abuztuan egingo dena, hiriko zortzi barrutietan banatutako guneetan”.

Udalak ohartarazi duenez, “osasun protokoloak derrigorrez bete beharrekoak izango dira ekitaldi guztietan. Horretarako, programa formatu txikiko proposamenekin osatu da, edukiera txikia dutenak eta kasu guztietan jendeak eserita egon beharko du”.

Musika

Musika #BilbaoUda2020 programako ardatz nagusietako bat izango da. 

Bilborock Aretoan, adibidez, musika eta arte jarduerak daude aurreikusita daude. Kontzertuak, musikaterapia edo uztailaren 24an izango den Bilborock Distart Festival bezalako jaialdiak dira proposamen nagusiak. Azken horretan, adibidez, diziplina artistiko ezberdinetako hainbat emakume gaztek hartuko dute parte: DJ, makillajea, argazkilaritza, margolaritza, poesia edo tatuajea izango dira bertan ekaina eta iraila bitartean. 

Bilboko Udalaren eta Eskina Femenina kolektiboaren artean antolatutako Bazter Fest ekimenak, berriz, gizonak protagonista dituen rap musika gerturatuko die emakumeei. Ekimen horretan online topaketak eskainiko dira (Zoom plataformaren bidez) eta horietan tokiko rap emakume abeslariak protagonista izango dira astelehenero, arratsaldeko 8etan, abuztuaren 3ra arte.

Euskal folklorea ere jorratuko da udako programazio berezi horretan, nagusiki, bertsolari ezagunekin izango diren saioen bidez. Karmelo plazan, Euskal Museoaren atarian, Bidebarrietako liburutegian eta San Pedro plazan lau bertsolaritza-topaketa egingo dira uztailean eta abuztuan. Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Maddalen Arzallus eta Onintza Enbeita izango dira, besteak beste aipatu saio horietan.

Arte eszenikoak kalean

Uztaila eta abuzturako, doako 64 antzerki eta arte eszeniko daude programatuta.

Guztira, 18 euskal konpainiak astero beren lanak aurkeztuko dituzte: Gag Street Boys-en kaleko antzerkia, Intujai Teatro, Hortzmuga Teatroa, Trapu Zaharra eta Markeliñe; zirkoa Malas Compañías Zirko Taldearekin, The Funes Troup y Hutsun + Ortzi; magia Tor Magoa eta D’Albenizekin; dantza Kukai Dantza taldearekin eta Natxo Motero_Danza eta Nerea Martínez & Ana Capillarekin; Eidabe, Panpotx Kultura Taldea eta Trakamatrakaren musika; eta, azkenik, Monda Lironda Pailazoak.

Aipagarria da Hutsun + Ortziren ‘Urbasa’ lana, estreinatu berria, eta ‘Lurrak’ ikuskizunean parte hartu zuten bi txalapartari nafar eta Ortzi bezalako zirkoko artista izango dituena. Ortzik, gainera, 1.500 emanaldi baino gehiago egin zituen Cirque du Soleilen, eta gimnasia txapelduna izan da eraztunen modalitatean 1992, 1995, 1996 eta 1998 urteetan. 

Osasun-krisia baino lehen estreinatu den beste lan bat Gag Street Boys konpainiaren ‘Yes, we art!’ lana da.  

Ekitaldi guztiak bi ordutegi ezberdinetan izango dira: eguerdiko 12:00etan bata eta arratsaldeko 19:00etan bestea. 

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE