© UNI334456 - Ali Almatar

ACNURen urteko txostenaren arabera, inoiz baino pertsona desplazatu gehiago daude munduan. Horrela, 2019. urtearen amaieran, 79,5 milioi pertsona zeuden mundu osoan indarraren eraginez desplazatuak.  Aurreko urtean, hots, 2018an, 70,8 milioi ziren. Gainera, gero eta gutxiago dira beren etxeetara bueltatzeko aukera duten pertsona desplazatuak.

Igoera hori, nagusiki, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Afrikako Sahel eskualdean, Yemenen eta Sirian izan ziren mugimendu berrien ondorioa da. Aldi berean, kopuru horretan, Venezuelako 3,6 milioi pertsona sartu dira lehen aldiz. Pertsona horiek beren herrialdetik kanpo joan dira, baina ez dira asilo-eskatzaileak.

ACNURen txostenean azpimarratzen denez, iaz errefuxiatuen egoera zaila azkar konpontzeko aukerak murriztu ziren. 1990ko hamarkadan, batez beste, urtero 1,5 milioi errefuxiatuk beren etxeetara bueltatzeko aukera izan zuten. Azken hamarkadan, kopuru hori 385.000 errefuxiatu ingurura murriztu da; horrek esan nahi du desplazamenduen kopuruan izandako hazkundeak nabarmen gainditzen duela irtenbideena.

ACNURen ‘Joera Globalak’ txostenak azaltzen duenez, pasa den urtearen amaieran desplazatuta bizi ziren 79,5 milioi pertsonetatik 45,7 milioi euren herrialdeetako beste eskualdeetara desplazatutako pertsonak ziren. Beste guztiak herrialde batetik bestera desplazatutako pertsonak ziren. Horietatik, 4,2 asilo-eskaeraren emaitzaren zain zeuden eta 29,6 milioi errefuxiatuak eta beren herrialdetik kanpora joan behar izan zuten beste pertsona batzuk ziren.

2018ko 70,8 milioi desplazatuetatik izan den hazkundea bi aldagai nagusien ondorioa da. Lehenik eta behin, 2019an izan diren desplazamendu berriek kezka sortzen dute, bereziki, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Afrikako Sahel eskualdean, Yemenen eta Sirian. Azken herrialde horretan jada 9 urte eman dute gerran eta jada 13,2 milioi errefuxiatu, barne-desplazatu eta asilo-eskatzaile  ditu. 

Siriarrak munduko desplazatu guztien seiren bat dira.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.