Osasun mentalean gaindituta; osasun fisikoan ez gaindituta

UNICEF-Innocentiren Ikerketa Bulegoak argitaratu duen azken txostenaren arabera, suizidioa, zoritxarra, obesitatea eta trebetasun sozial eta akademikorik eza diru-sarrera handiko herrialdeetako haurren ezaugarri ohikoak bilakatu dira. 

UNICEFen Report Card txostenen edizio berri horrek —duela 20 urtetik hona argitaratzen direnak— datu nazional konparagarriak erabiltzen ditu Europar Batasuneko eta Lankidetza eta Garapen Ekonomikorako Erakundeko (ELGA) herrialdeak haurren ongizatearen arabera sailkatzeko.

Adierazle horien arabera, Herbehereak, Danimarka eta Norvegia lirateke, herrialde aberatsen artean, haur izateko hiru tokirik onenak. Espainia, berriz, sailkapen horretako seigarren postuan aurkituko litzateke.

  • Osasun mentala: herrialde gehienetan, bost umetik lauk baino gutxiagok diote beren bizitzarekin pozik daudela. Turkia da adierazle horretan tasarik baxuena duen herrialdea (% 53) eta jarraian, Japonia eta Erresuma Batua aurkituko lirateke. Lituaniak, berriz, nerabeen suizidio-tasarik altuena, 15 eta 19 urte bitarteko gazteen heriotza-eragile nagusietako bat herrialde aberatsetan. Jarraian, Zeelanda Berria eta Estonia aurkituko lirateke
  • Ongizate fisikoa: obesitatearen eta gehiegizko pisuaren tasak gora egin du azken urteotan. Gutxi gorabehera, hiru umetik batek obesitatea edo gehiegizko pisua du herrialde guztietan, eta Europako hegoaldeko tasak ere nabarmen handitzen ari dira. Lau herrialde aberatsetatik batean baino gehiagotan, haurren heriotza-tasa 1/1.000 baino handiagoa da.
  • Trebetasunak: batez beste, ELGAko eta EBko herrialde guztietako haurren % 40k ez du oinarrizko irakurketa- eta matematika-noziorik 15 urterekin. Bulgaria, Errumania eta Txileko haurrek dute horrelako gaitasun gutxien. Txanponaren beste aldean, Estonia, Irlanda eta Finlandia aurkituko lirateke. Herrialde gehienetan, gutxienez, bost umetatik batek ez du konfiantzarik lagun berriak egiteko gaitasun sozialetan. Zentzu horretan, Txileko, Japoniako eta Islandiako haurrak lirateke konfiantza gutxien dutenak.

Txostenak aurrerapenak ere jasotzen ditu: eskolaurreko adinean dauden haurren % 95 dagoeneko matrikulatuta daude ikaskuntza antolatuko programetan. Gainera, ikasten, lanean edo prestakuntzarik jasotzen ari ez diren 15-19 urteko gazteen kopuruak behera egin du 37 herrialdetan. Hala ere, aurrerapen garrantzitsu horiek leheneratzeko arriskua dute,
COVID-19aren eraginez.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE