Etxeko lanak. Bai ala ez?

Gero eta gehiago dira etxerako lanen egokitasuna zalantzan jartzen dituzten ahotsak

Ikasle gehienak, guraso asko, Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundea (ELGA/OCDE), Osasunaren Mundu Erakundea… gero eta gehiago dira etxeko lanen egokitasuna zalantzan jartzen duten ahotsak baina gure artean berean darraite. Zergatik? Aditu askoren ustetan etxeko lanak beharrezkoak dira ikasleek ikasketa ohiturak har ditzaten eta eskolan irakatsitako edukiak sendotzeko. Helburu horiek lortzeko, etxeko lanek ikasle bakoitzaren adinera egokituta egon beharko lukete. Horrela, Lehen Hezkuntzan 30 eta 60 minutu inguru gomendatzen da eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan zertxobait gehiago.
Estatuaren kasuan, eta Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) urte honen hasieran kaleratutako txosten baten arabera, ikasle nerabeek etxeko lan gehiago dituzte eta horrek eragin negatiboa du beren osasunean. Aipatu ikerketaren arabera, Espainian etxeko lanak direla eta urdurituta dauden 11 urteko ikasleen kopurua % 34koa da. Adinak gora egiten duen heinean, urdurituta azaltzen diren ikasleen kopuruak ere gora egiten du eta, horrela, 13 urteko ikasleen % 55 eta 15 urteko ikasleen % 70 bere burua urduritutzat jotzen dute etxeko lanak direla eta.

Etxeko lanen kontra azaltzen direnen artean asko dira erabiltzen diren arrazoiak: balio pedagogiko eskasa dute, denbora gehiegi ematen dute etxeko lanak egite eta haurrek ez dute aisialdirako denborarik, ikasleen arteko alde akademikoak areagotzen dituzte (ikasle guztiek ezin dute bere gurasoen laguntza izan), arazoak sortzen dituzte familiaren barruan…

OMEren txostenaren arabera, etxeko lanek osasun arazoak ere sor ditzakete, fisikoak zein psikologikoak. Txostenak azaltzen duenez, Espainiako ikasleak bosgarren azalduko lirateke etxeko lan gehien dituzten ikasleen sailkapenean. Errusia, Italia, Irlanda eta Poloniako ikasleek bakarrik dituzte etxeko lan gehiago.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE