Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXIII. edizioa

Aurtengo edizioan saritutako ipuinak (irabazleak eta akzesitak) biltzen dituen liburua sari-banaketa ekitaldian aurkeztu zen

Pasa den apirilaren 13an Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXIII. edizioko sariak banatu ziren Udaleko Arabiar Aretoan. Aipatu lehiaketa Bilboko ikastegietako lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei bideratuta dago eta lau kategoria edo mailatan banatzen da: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak; Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak; DBHko 1. eta 2. mailak; eta DBHko 3. eta 4. mailak. Maila bakoitzeko hiru sari banatzen dira. Lehen sariak 180 euroko balioa daukan opari bat izango da, bigarrenak 140 euroko balioko oparia, eta hirugarrenak 100 euroko balioa daukana.
Lehiaketak Rafael Mikoletaren izena darama, lehen euskal gramatikaren egilearen omenez, eta 1989tik egiten da, euskararen ezagutza bultzatzeko eta gazteak euskal literatura lantzera animatzeko asmoz.
896 ipuin
Aurtengo edizioan 896 ipuin aurkeztu dira. Ana de Castro Rubalkaba, Bilboko Udaleko Euskara Saileko zinegotziak; Lutxo Egiak, Igone Etxebarriak, José María Larreak, Jesús Etxezarragak, Juan Ramón Madariagak, Luis Gutierrezek, Pedro Alberdik, Txani Rodríguezek eta Nagore Layunok osatutako epaimahaiak hauek guztiak aztertu eta irabazleak honako hauek direla ebatzi dute:

A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak)
• “San Mames”. Eneko Bercedo Pérez. Kirikiño Ikastola.
• “Prakak erostera”. Ainara Urquijo Gardeazabal. Kirikiño Ikastola.
• “Neure buruari kontatzen diodan ipuina”. Maria Ugarte Nieto. Zamakola-Juan Delmas Ikastetxea.

B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak)
• “Egun madarikatua”. Iñigo Casado Martínez. La Salle Bilbao Ikastetxea.
• “Bi ur tanten bizitza”. Irati Casado Burguete. Kirikiño Ikastola.
• “Beti min berdina”. Gorka Mediavilla Briones. Uribarri Ikastetxea.

C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak)
• “Norbegiako etxea”. Nerea Mazo Antón. Gabriel Aresti Institutoa.
• “Bilboko misterioa”. Ainhoa Narvaez Pacho. Zurbaran Institutoa.
• “5 cent”. Jone Gardeazabal Aramendia. Miguel de Unamuno Institutoa.

D kategoria (DBHko 3. eta 4. mailak)
• “Mugarik gabeko irudimena”. Maitane Sobrino Alonso. Artxandape Ikastola.
• “Aingerutxoa eta deabrua”. Elai Andraka González. Ignacio Ellacuria Institutoa.
• “Laster arte”. Maider Bilbao Alzibar. Gabriel Aresti Institutoa.

Bestalde, aurtengo edizioan saritutako ipuinak (irabazleak eta akzesitak) biltzen dituen liburua aurkeztuko da sari-banaketa ekitaldi horretan. Aurkeztutako ipuinen artean, hauek dira epaimahaiaren ustez argitaratzea merezi duten saririk gabeko ipuinak:

A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak)
• “Mikelen eta Maialenen ezkontza”. Leire Inclán Mora. Kirikiño Ikastola.
• “Super-poztasun eta herri tristea”. Mikel Arrue Karazo. Kirikiño Ikastola.
• “Betidanik”. Irati Pérez Muñoz. Kirikiño Ikastola.

B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak)
• “Mariren egunerokoa”. Ainhoa Arce Muñoz. Deustu Ikastola.
• ”Sagi banpiroa”. Ainhoa Franco Santana. Felix Serrano Ikastetxea.
• ”Bost mila piezako puzzlea”. Libe López Arandia. Felix Serrano Ikastetxea.
• ”Deustuko hilketa”. Christian Blanco Lourenco. Deustu Ikastola.

C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak)
• “Eiderren oinetakoak”. Itziar Iriondo Mazas. Miguel de Unamuno Institutoa.
• ”Mikel izeneko ezkutuko agentea”. Unai Bilbao Aja. Miguel de Unamuno Institutoa.
• ”Dei ezezaguna”. Oihane Duran Arbaiza. Gabriel Aresti Institutoa.

D kategoria (DBHko 3. eta 4. mailak)
• “Tximeleta belarriak”. Karmele Ugalde Arcenillas. Berrio-Otxoa Ikastetxea.
• ”Nor zara zu?”. Sara Nicholson Mendieta. Artxandape Ikastola .

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE