Abenduaren 3an ospatu den Euskararen Nazioarteko Egunaren ildora Gazteen Euskal Behatokiak argitaratu dituen datuen arabera, azken bi hamarkadetan 13 puntutan hazi da lagunekin euskaraz hitz egiten duten euskal gazteen kopurua. Horrela, 2021eko datuen arabera, lagunekin euskaraz hitz egiten duten 16-24 urte bitarteko gazteen kopurua % 37,8koa da. Erabileran izan den igoera hori zuzenean lotuta dago ezagutzan izan den igoerarekin. Adibidez, lehen hizkuntza euskara duten gazteen kopurua 2001eko % 22,8tik 2021eko % 37,9ra igo da. Ildo berean, gero eta gehiago dira ikasketak euskaraz burutzen dituzten ikasle gazteak, hots, D ereduan aritzen direnak. Horrela, 2001eko eta 2021eko datuak alderatuta, aipatu ereduan ikasten duten gazteen ehunekoa 27,6 puntutan hazi da, % 49,7tik % 77,3ra, hain zuzen ere.
Zoritxarrez, bilakaera ez da homogeneoa izan hiru lurralde historikoetan. Gipuzkoa da igoera eta erabilera handiena duen lurraldea; Araban igoera etengabea izan da eta, portzentualki, Bizkaia aurretik kokatu da. Bizkaian igoera 5,7 puntukoa baino ez da izan azken 20 urteetan.