Gero eta gehiago dira bere burua ez sinesletzat jotzen duten euskal gazteak

Hamar gaztetatik ia seik bere burua ez sinesletzat jotzen du. Azken 18 urteetan bere burua ez sinesletzat jotzen duten gazteen kopurua 27 puntutan hazi da.

Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, 15 eta 29 urte bitarteko euskal gazteen % 58k bere burua ateotzat, ez sinesletzat, agnostikotzat edo erlijioan interesik gabekotzat du. Duela 18 urte egindako azterlanean jasotako datuekin alderatuta, bere burua ez sinesletzat jotzen duten gazteen kopurua 27 puntutan hazi da. Aldi berean, gazte katolikoen kopurua (praktikanteak edo ez praktikanteak) nabarmen jaitsi da. Horrela, gaur egun bere burua katolikotzat jotzen duten gazteak % 27 diren bitartean, 1998an % 59 ziren. Katolikoen kopurua jaitsi bada ere, beste erlijiotan sinesten duten gazteen kopuruak gora egin du, nagusiki, gazte atzerritarren kopuruak ere gora egin duelako. Oro har, bere burua ez sinesletzat jotzen duten pertsonen kopurua altuagoa da gazteen artean bestelako adin tarteetan baino.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE