‘Gaztetalk aisia: Hiri gazteak eraikiz’ mintegiak aisialdiaren espazioan eragiten duten hainbat eragileen arteko elkarrizketa sustatu nahi izan du
Pasa den maiatzaren 17an eta 18an Gaztetalk foroa ospatu zen Bilbon. Aurtengo edizioak gazteen aisia izan du ardatz eta bi egunetan zehar Bilboko gazteen aisia-ereduaz hausnartu da. Horretarako, Bilboko Udalak udalerriko zenbait pertsona gazte, eragile instituzional eta gizarte-eragile bildu ditu eta, gainera, Europako adibideak ezagutzeko, gaueko aisiak dakartzan gatazkak konpontzeko bitartekaritzan duen esperientzia azaldu zuen Amsterdameko gaueko alkate Mirik Milanek.
Foroan Juan Mari Aburto Alkateak ez ezik, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzi Oihane Agirregoitia eta Kultur politiken zinegotzi Nekane Alonso ere izan ziren. Agirregoitiak ‘18 eta 25 urte bitarteko gazteen aisia Bilbon’ azterlanaren ondorioak ezagutarazi zituen. Azterlana Deustuko Unibertsitatearen Aisia Institutuak egin duen ikerketa da eta horren xedea Bilboko gazteen gaueko aisia ohiturak ezagutzea da. Gainera, Udalak gazteek zein puntutaraino ezagutzen duten hirian den aisialdi-eskaintza jakin nahi izan du.
Bilboko Udaleko ordezkariez gain, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek ere parte hartu dute foroan. Gaztetalk Bilbao Europa izeneko mintegi-sortaren helburua da hausnarketarako, ezagutzarako eta partaidetza aktiborako espazioa sortzea, gazteek eta gazteen arloko politiken arduradunek erronkak identifikatzeko aukera izan dezaten eta, hartara, proposamenak eta iradokizunak egin ditzaten elkarrekin. Honako honetan, hiri gazteak eraikitzeko gazteen aisia izan dute ardatz, hori guztia Europar Batasunaren Erasmus + Key Action 3 (KA3) programaren barruan.