Unibertsitatean hanka bat sartuta eta oraindik ez dakizu zer ikasi? Garbi dago lasaitasunez hartu beharreko erabaki baten aurrean zaudela eta horrelakoetan hobe da ahalik eta informazio gehien biltzea azken erabakia hartu aurretik. Izan ere, nahiz eta karrera edo lanbide batekiko bokazio handia azaldu, agian, horrek ez dizu lan etorkizun oparoa bermatuko. Zoritxarrez, zaila da bokazioaren eta irtenbide profesionalen arteko oreka aurkitzea; baina posible da.
Estatu Batuetako Lan Sailak urtero azken urtetan eskaera gehien izan duten 100 lanbideren zerrenda egiten du eta hortik abiatuta baita proiekzio gehien dituzten unibertsitate ikasketena ere. Azken zerrenda osatzeko 2016. urteko datuetan oinarritu dira eta karreren proiekzioa 2026. urtera begira egin du. Garbi dago Estatu Batuetako errealitatea eta gurea ez direla berdinak, baina joerak ezartzen dituen herrialde baten aurrean gaude eta, normalean, joera horiek gure artean amaitzen dute.
Zerrendak ez du sorpresarako tarte handirik uzten eta karrera teknologikoak eta osasun zientzietakoak dira sailkapenaren lehen postuetan aurkitzen direnak.
Oso azkar aldatzen den gizarte batean bizi gara eta aukera dago hemendik gutxira zerrenda horrek inolako baliorik ez izatea, baina, zer gerta ere, komeni zaizu arretaz irakurtzea erabaki hori hartu aurretik.
• Softwarearen ingeniaritza
• Odontologia
• Erizaintza
• Medikuntza
• Matematikak
• Fisioterapia
• Terapia Okupazionala
• Marketing
• Optica eta Optometria
• Zuzenbidea
• Arkitektura Teknikoa
• Enpresa-zuzendaritza
• Albaitaritza
• Ingeniaritza informatikoa
• Ingeniaritza mekanikoa
• Psikologia
• Ekonomia
• Logopedia
• Ingeniaritza zibila
• Farmazia
Zerrenda edo sailkapen horretan azaldutakoaren antzeko emaitzak ematen ditu Randstad Researchek egindako beste azterlan batek, baina kasu horretan, estatuari dagokionez: Azterlan horren arabera, datozen bost urteetan 1,25 milioi lanpostu berri sortuko dira eta horietatik, 390.000 osasun zientziekin eta teknologiarekin harremana duten karreretan trebatutako profesionalek bete beharko dituzte. Hau da, STEM diziplinak eta osasun zientziekin erlazioa duten ikasketak izango dira, epe motzean enplegagarritasun-tasa handienak izango dituzten ikasketak.
Aldi berean, ikuspegi horretan oinarrituta, lanbide batzuk beste batzuen gainetik kokatzen direla ikus daiteke. Esparru teknologikoaren kasuan, ingeniaritza ikasketak burutu dituzten horiek izango omen dira enplegagarritasun-tasarik altuenak izango dituztenak. Gauza bera esan daiteke Big Datako profesionalen inguruan.
Duela zenbait urte horrelako sailkapenen lehen postuetan izan diren ikasketen kasuan, adibidez, ekonomia, enpresa-zuzendaritza edo zuzenbidea, lehen postuetatik desagertuko dira. hala ere, enplegagarritasun-tasa altuak izaten jarraituko dute datozen urteetan.
Kontrako aldean humanitateekin harremana duten ikasketak aurkituko lirateke, nagusiki, historia, artearen historia, arte ederrak edo filologia ezberdinak. Kasu horretan, enplegagarritasun- tasa baxuak izan dezakete.