Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH edo baliokideren bat) gehienez osatu duten eta maila handiagoko bestelako titulaziorik lortu ez duten 18 eta 24 urte bitarteko Euskadiko gazteen kopurua % 5,6koa da. Baldintza horiek betetzen dituzten gazteen kopurua eskola-uzte goiztiarraren tasa izenarekin ezagutzen da. 2013. urteaz geroztik tasa hori % 10etik behera mantendu da eta 2018. urteaz geroztik, % 7tik behera.
Derrigorrezko ikasketak bakarrik osatu dituzten 18 eta 24 urte bitarteko emakume gazteen ehunekoa ikasketa-maila bera duten gizon gazteena baino txikiagoa izan zen 2020an; % 4,2 eta % 7,0, hurrenez hurren. Hori azken urteetan errepikatu ohi den joera da.
Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa dira, Espainia mailan, eskola-uzte tasarik baxuenak dituzten bi erkidegoak. Estatuan, tasa hori, batez beste, % 13,9koa da.