Aro teknologikoa eskolan

Betiko arbel orlegiak eskolako paisaia irudikatzeari utziko diote eta gauza bera gertatuko da koadernoekin. Hezkuntza zentruak ere gaur egungo aurrerapenei heldu behar dira eta horregatik eskola 2.0 proiektua martxan da

Martxoan Patxi López Lehendakariak eta Isabel Celaá Hezkuntza Sailburuak Irungo Dunboa zentroan, Eskola 2.0 ekimenaren hasiera aurkezpen ofiziala egin zuten.  Lehendakariak azpimarratu bezala “eskola gizartearen eraldaketa teknologikora konektatu behar da”. Eta hori izan da Eskola 2.0 programa diseinatzeko arrazoietako bat. Berak aipatutako ekimenaren xede nagusiena gizartea aurrerapenetatik kanpo ez geratzea da. Eskola 2.0-k pertsona eta makinen artean interakzioa egotea ahalbidetzen du eta gizarte aurreratuetan ezaguera teknologikoan, jauzi ikaragarria izan da. “Ekimena gizartearen alfabetizazio berria eta eskolaren modernizazioa suposatzen du”, dio Lópezek.

Interakzioa web 2.0a sortu zenetik posible da eta interakzio honen adibideak Facebook edo Tuenti gisako gizarte sareak, blogak, mikroblogak, fotoblogak eta abarrekoak dira.
Aplikazio  hauen guztien erabilera herritarren artean areagotzen ari da batez ere gazteen artean. Adibidez, Nielsen-ek egindako ikerketa baten arabera, Espainian biztanleriaren %75a giza sareak erabiltzen ditu. Bestalde, Pew Internet egindako beste azterketa baten arabera, 12 eta 29 urte bitartekoen artean, %93a sarera konektatzen da eta 12 eta 17 urte bitartekoek behintzat behin konektatzen dira egunean giza sareengatik.
Gauzak horrela, eskolak Informazio eta Komunikazio Teknologietara (IKT) moldatzen ari dira eta besteak beste, ordenagailuak eta arbel elektriko interaktiboak geletan ikusgai izango dira, edo behintzat Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan. 2009 urtearen ekainaren 5ean, Kontseilu Gobernuak Euskadin programa hau ezartzea baietsi zuen non adierazten zen 2010ean Lehen Hezkuntzako 5. mailako gelak digitalizaturik izango zituen.
Proeiktua errealitate bihurtzen ari da eta martxoaz geroztik geletan ordenagailu eramangarriak ezartzen hasi dira. Printzipioz, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak ordenagailu eramangarri batekin lanean hasi dira eta ideia da Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako gelak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1.go eta 2.mailako gelak teknologi berriez hornitzea. Horregatik, ziur aski hurrengo urtean, ikasle hauek ordenagailuak izaten jarraituko dute eta hurrengo ikasturteko 5. mailakoek ordenagailu berriak jasoko dituzte.
Guztira, zentru publikoetako 539 eta zentru pribatuetako 401 geletan ezarriko direla ordenagailuak aurreikusi da. Hortaz, 5.mailako 18.159 ikaslek jasoko dute ordenagailu eramangarria. Martxo hasieran zentru publiko anitzek jaso izan dituzte eta martxo amaieran-apirilan piskanaka pribatuek ere jasoko zituztela adierazi zuten Hezkuntzatik. Ordenagailu hauen ezarpenak ordenagailu kopurua ikasleekiko ratioa aldatzen du. Hots, zentru bakoitzean, orain arte, 12 ikaslek ordenagailu bat zuten eta hemendik aurrera 6 ikaslek ordenagailu bat izango dute.
Bestalde, piskanaka wifi sarea ere ezartzen ari dira zentru orotan. Martxoan, zentruen %40ek wifi sarea zuten (gehienak zentru publikoak) eta Hezkuntzatik adierazi dute hilabete hauetan zehar zentru pribatuek ere izango dutela ordenagailuak heltzearekin batera.
Hala eta guztiz ere, Hezkuntzatik ohartarazi dute Eskola 2.0 programaren ezarpena eskola bakoitzaren araberakoa izango dela eta haien baliabideen araberakoa.
Hasiera batean, ikasleak eramangarriak etxera eraman zitzaketela zehaztu zen. Aitzitik, hurrengo ikastarotik aurrera izango da “denbora bat igaro behar baita ikasleek ordenagailuak eskolako edukia direla eta ez jolas-edukia direla aintzat hartzeko”. Patxi Lópezen esanetan, Eskola 2.0 programak ikasleei lagunduko die “zentzu kritikoarekin eta sarean desegokiak ez diren edukinak identifikatzeko”.
Edukiak
Ekimen honen ezaugarri nabarmenena ordenagailuek ez dituztela irakasgaien liburuen edukinak jasotzen baizik eta hezkuntza programa zehatzak garatzen dituela da. Sistema honekin ikasleek interakzioaren bidez beste era batera lan egitea eta partehartzea sustatzea erdietsi nahi da.
Ikasleek ordenagailuan izango duten materiala ezagupenerako elementuak, argazkiak eta bideoak dira eta edukin hauek eskola desberdinek erabil ditzakete ez baitira liburuek jasotzen duten materia.
Hala eta guztiz ere, ikasleek erabiliko duten materiala irakasgai guztiekin harremana dute eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez dago. Ordenagailuen edukiak gela bakoitzean dagoen hizkuntza eta eredu mailekin bat datozela eta hizkuntza ez dela oztopo bat izango ikasleen ikaskuntzan bermatu dute Hezkuntza Sailetik.
Gainera, liburuetako edukinak eta ordenagailukoak berdinak ez direnez, irakasleek askatasunez aukera ditzakete zein programa dira baliogarri gazteen ikaskuntza osatzeko. 11 enpresek ordenagailuen edukinak diseinatu dituzte eta horietatik 6 enpres hautatu dira ordenagailuen programa hauek eratzeko.
Irakasleak
Eztabaida bat eratu da gelak teknologikoki hornitzearen inguruan zenbait kasutan ikasleek irakasleak baino hobeto ezagutu ditzaketelako ordenagailuen erabilera. Alabaina, irakasleak, batik bat 5.mailakoek, teknolgia berrien eta ordenagailuen gaineko trebakuntza jasotzen aritu dira 2009ko irailatik aurrera.
Trebakuntza hau Berritzeguneko aholkulariak ematen ari dira eta hiru mailatan banaturik dago: Oinarrizkoan, erdi mailan eta maila altuan. Trebakuntza hau eskaintzerakoan, aholkulariek aintzat hartzen dira alderdi teknikoak eta baita metodologikoak ere.
Ekimen hau Agrega sareari (www. proyectoagrega.es) loturik egongo da. Web gune hau Espainiako Hezkuntza Ministerioak eratu du eta hezkuntzaren munduan langile direnentzako eta gurasoentzako aproposa da teknologia berriak eta hezkuntzaren gaineko informazioa eskaintzen baitu. Aro teknologikoa denon eskura dago eta ezin da inor atzean geratu.