Zabalik #Gaztekluba Uda programan izena emateko epea

Bilboko Gazteriak antolatzen duen udako aisialdi programak 444 plaza eskainiko dizkie aurten 12-17 urte bitarteko nerabeei.
Zabalik #Gaztekluba Uda programan izena emateko epea

Bilboko Udalaren Gazteria Zerbitzuak antolatzen duen #Gaztekluba Uda programak 13 jarduera eskainiko ditu ekaina eta uztaila bitartean. Jarduera horietan izena emateko epea ekainaren 7an amaituko da. Guztira 444 plaza eskainiko zaizkie hiriko 12 eta 17 urte bitarteko gazteei. Udarako programa horren xedea da aisialdi osasungarrirako alternatiba bat eskaintzea eta horretarako abentura eta kirola uztartzen dituzten jarduerak eskaintzen dira.

Abentura eta kirola

Aurtengo edizioan hamahiru jarduera programatu dira:

  • Ekainak 22: Surfa Sopelan.
  • Ekainak 25: Zaldi gaineko ibilaldiak Butroen.
  • Ekainak 26: Sopuerta Abentura.
  • Ekainak 27: Santimamiñeko kobazuloa eta Omako basoa.
  • Uztailak 2: Kayak itsasaldia Urdaibain zehar.
  • Uztailak 2: Surfa Sopelan.
  • Uztailak 4: Bizikleta ibilaldia Bilbotik Ereagaraino.
  • Uztailak 5: Zaldi gaineko ibilaldia Laredoko hondartzan.
  • Uztailak 9: Vía ferrata Sobrónen.
  • Uztailak 9: Mendexa Park.
  • Uztailak 10: Espeleologia eta eskalada.

Jarduera guztiek 5 euroko prezioa dute, uztailaren 4ean izango den bizikleta-irteera izan ezik, 2 euroko kostua izango baitu. Izena eman ahala banatuko dira plazak.

Aipatu hamahiru jarduera horiez gain beste bi jarduera osagarri programatu dira Bilboko itsasadarrean. Uztailaren 3rako piragua itsasaldia programatu da eta hurrengo egunean, uztailak 4ean, paddle surfa itsasaldia dago programatuta. Bi jarduera horien prezioa 2 eurokoa izango da eta plazak izena eman ahala banatuko dira. Jardueretan izena emateko bilbaogazte.bilbao.eus web-orrian den eskabide orria osatu eta bidali behar da. Programaren inguruko argibide gehiagorako Bilbao Gaztewebgunean jo daiteke, edo 620104105 telefono-zenbakira deitu, 08:30etik 14:00etara bitartean.

Argazkia: Shutterstock

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE