DBH 4: ikasturte orientatzailea

0
82

Eskola porrota ekiditeko asmoz, zenbait aldaketa ezarri nahi dira egungo hezkuntza sisteman. Hauetatik aipagarriena, apika, DBHko azken maila Batxilergora eta Lanbide Heziketara bideraturik egotea ikasleriaren gehiengoak tituluren bat izan dezan

Hezkuntza sistema, momentuoro zalantzan jartzen da eta eztabaidak agertzen dira. Hori dela eta, oraingoan, Hezkuntza Ministeritzan hainbat hilabetez dabiltza proposamen txosten bat eratzen estatuko agente desberdinen artean hezkuntzaren inguruan itun bat baiesteko. Ituna onetsiz gero, hurrengo 10 urteetarako plana izango litzateke.

Ángel Gabilondo Hezkuntza Ministroak, hezkuntzan berrikuntzak ezartzeko bilera desberdinak izan ditu apirilaren 22an.
Hala nola, Estatuko Eskola-kontseiluarekin, sindikatuekin, patronalekin, hezkuntza sailburuekin eta talde politikoekin. Hezkuntzak, urtarrilaren 27an itunaren zirriborro bat idatzi zuen eta beste hainbat aldaketak egin ondoren, 148 jarduerako eta 12 helburuetako agiri bat aurkeztu du. Proposaturiko neurri bat da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4.maila ikasturte orientatzailea izatea da.
Oro har, Hezkuntzako xede nagusiena XXI. Mendeko gizartearen erronkei erantzuten jakin behar dela eta horretarako ezinbestekoa dela hezkuntza sistema erronka horietara moldatzea da.
Honen ildoa jarraituz, Hezkuntzatik ere kezkaturik agertu dira eskola porroten inguruko datuekin. Batik bat arduraturik daude nazioarteko zenbait ikerketek diotelako gizarte garatuetan, 2020-25urteetan, soilik lanpostuen %15ak ez dutela prestakuntzarik beharko. Azken batean, 2020 urterako behintzat ikasleen %85k lan egiteko bermatzen dien tituloren bat izatea erdietsi nahi da.
Hori dela eta, 2020 urterako, Hezkuntzatik diote ikasleen %85ek behintzat Lanbide Heziketako titulua edo Batxilergoa izatea erdietsi behar dela. Eta horretarako proposaturiko irtenbide edo berrikuntzetatik nabarmenetarikoena Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4.maila ikasturte orientatzaile bihurtzearena da.
Gauzak horrela, maila honen ikasketak, bitan banaturik egongo lirateke eta Batxilergora edo Lanbide Heziketara bideraturik egongo lirateke ikasleari zer ikasi aukeratzen laguntzeko. Ikasleak DBH 3. maila amaitzerakoan edo bata edo bestea egingo luke eta amaitutakoan Graduatu titulua jasoko luke.
Era berean, ez Batxilergoa edo LH egiteko prestaturik ez dauden gazteak, maila hau errepikatzea aukera dezakete edota bi urteko iraupena duten Hasierako Koalifikazio Profesional Programak edo curriculum anitzeko programa ikasketak egingo dituzte.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzean, ikasle orok pertsonalki eta profesionalki arrakastaz moldatzeko, oinarrizko eskuduntzak lortu ahal izatea da beste helburu garrantzitsua. Ikasleek oinarrizko eskuduntzak jaso dituzten ebaluatzeko, zentru guztietan Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailako eta DBHko 2. eta 4. mailako ikasleei froga orokor bat egitea proposatzen da. Froga hauek ez lituzke zentruak prestatuko.
Oinarrizko eskuduntzak izateaz gain, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek ikasketak amaitzean bizitza guztian zehar ikasten egon behar direlaren garrantzia ere barneraturik izan behar dutela lortu nahi da.

Baliozkotzeak
DBHko 4. mailarako proposatutako aldaketa honek beste berrikuntza batzuk baiesteak eskatzen du. Hau da, Batxilergotik Lanbide Heziketara eta Lanbide Heziketatatik Batxilergora igarotzeko erraztasunak ezartzea. Beraz, Hezkuntzatik pentsatutako beste proposamena da elkarrenganako irakasgaien baliozkopenak egotea.
Batxilergoaren kasuan, Batxilergoko zentruen eta Unibertsitateen artean koordinazioa areagotzea proposatzen da Batxilergoko edukinak eta Unibertsitateko sarbide frogak bat etortzeko.
Lanbide Heziketari dagokionez, goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketen eta enpresen arteko harremanak handitzea proposatzen da, ikerkuntza eta berrikuntza prozedurak hobetzeko eta lurralde bakoitzeko beharrei erantzuna emateko.

Hizkuntzak
Hizkuntzek ere aurkeztutako agirian izan dute bere lekua. Horrela, ikasleek oinarrizko eskuduntzak izateaz gain, ikasketak amaitu behar dituztela gaztelania eta Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofiziala menderatzen, bai idazkeran baita hizkeran ere. Horretaz gain, atzerriko hizkuntzaren bat, batik bat ingelesa jakiteko programak bilatu behar direla adierazten dute Hezkuntzatik.
Atzerriko hizkuntzen ikasketak sustatzeko plan bat akordatzea proposatzen dute esaterako, ikasleek eta irakasleei atzerriko beste herrialdeetara egonaldiak errazten. Era berean, Europako zentru desberdinekin elkartrukaketak egitea edota aniztasun zentruen sorrerak proposatzen dira.
Bide batez, Gabilondok aurkeztutako itunak eskola porrota sahiestu nahi du eta aldi berean, aukera-berdintasuna bermatu nahi du. Azkeneko xede hau beken eta dirulaguntzen bidez zuzentzeko ideia du.
Ikasleek ezin dituztela ikasketak bertan behera utzi baliabide edo diru eskasiagatik bermatu nahi dute beken politika berri batekin. Testuinguru honetan, Beken eta dirulaguntzen Behatokia eratzea proposatzen dute. Hezkuntza inklusiboa, aniztasunaren onarpena eta interkulturalitatea defendatzen dituen sistema bat da bilatu behar dena diote.
Halaber, gizarte aurreratuaren irudi gisa, Eskola 2.0ko proiektuarekin jarraitzeko ere proposatzen dute Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) aurrerapen horren lehenengo pausua osatzen baitute.
Gobernuak agente guztiekin hitz egin ondoren ikusi beharko du proposatutako neurri horiek beste agenteak onartzen dituzten ala ez. Parlamentuaren gehiengoak onetsi beharko du agiria. Oraingoz behintzat bi aste itxaron beharko dira zeintzuk izango diren hezkuntza sisteman ezarriko diren benetako neurriak etorkizunari begira.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.