Otsailaren 9an, 2010reko Internet Segururaren Nazioarteko eguna ospatu zen. Hainbat dira gai honen inguruan argitaratutako txostenak, adibidez, Umeen Pornografiaren Aurkako Ekintza GKEak eta Babestu Itzazu Erakundeak, “Umeen segurtasuna eta adingabekoen ohiturak Interneten” izenburupean eginikoa.
Txosten honen arabera, datu nahikoa kezkagarriak agertzen dira. Hala nola, sarea maiz erabiltzen duten adingabetuen artean, %54,5ek ez du inolako informaziorik jaso oinarrizko segurtasun arauei buruz; %86a iragazki sistemarik ez duten ordenagailuetatik sartzen da sarera; %44ak noizbait sexu-jazarpena sentitu du; %30ak bere telefono zenbakia eman du Interneten; edota %16ak bere etxeko helbidea eman du.
Sartzen diren gune motari erreparatuz, azterketa honen esanetan, %28a webgune pornografikoetan sartzen da, %38a indarkeriazko edukiak dituzten web orrietan sartzen da, %16a eduki arrazista edo xenofoboa duten web orrietan sartzen da eta %18a sexua baino beste ardatz ez duten txat guneetan sartzen da.
Ezezagunak diren pertsonak ezagutzeari dagokionez, portzentaiak baxuak dira baina ez horregatik ez dira arduratzeko datuak. %14,5a sarearen bidez ezezagun batekin hitzartutako zita batera joan da eta hamarretatik bat bakarrik joan da topagune hauetara. Gazteen %7a inori esan gabe zita hauetara joan da eta %9k zita horretako pertsonak deskribatutako profilarekin bat egiten ez zuela salatu du, %2en kasutan heldu batekin topo egin dutelarik. Halaber, portzentaia txiki batek irainak jaso ditu interneten. Hain zuzen ere nerabeen %11.
Nahiz eta datu kezkagarriak izan, soilik %1,5ek noizbait beldurra sentitu duela dio. Honek baieztatzen du internet erabiltzen duten adingabekoek ez dutela uste arriskuan daudenik.
Gomendioak
Datu hauek direla eta, Internet Seguru baten aldeko Europar Sareak, arriskuen prebentzioa sarean areagotzeko hainbat aholku aditzera eman ditu. Horietatik aipagarri dira honakoak: Ez hartu kontutan ‘spama’, ezezagunen mezuak eta indarkeria erakusten duten edo eduki deserosoak dituztenak; ez eman norberaren edo familiaren datuak; ez bidali argazkiak ezezagunei; ez erabili webkamerak txat guneak erabiltzerakoan; sare sozialetan, ez onartu laguntzat ezagutzen ez diren pertsonak; ez hitzartu zitak Internet bidez ezezagunekin; eraso edo proposamen desegokiko susmo txikienaren aurrean, esan zure guraso, irakasle edo konfidantzazko helduren bati.
Gurasoentzako ere gomendioak eskaintzen ditu. Horrela, seme-alabe kin aho betean interneteko erabilerari buruz egin behar dela, adierazi behar dietela mezu beldurgarriak ez direla erantzun behar eta balizko arriskua azaltzen duten guneetara ez dela sartu behar.