Sinismena krisian?

Urrun ikusten dugu Inkisizioaren garaia eta ez hain urrun aiton-amonek aipatzen zituzten esperientziak non erlijioak haien bizitzan izugarrizko eragina zuen. Gaur egun ordea, erlijioak gizartean gero eta botere murritzagoa omen du, gizartea aldatzen joan baita denboraren poderioz eta erlijioen sinismena adibide nabarmenetarikoa da

Gazteak dira errealitate honen ispilu eta Eusko Jaurlaritzak egindako Euskadiko Gazteak 2008 txostenaren arabera, bere burua katolikotzat jotzen duten Euskadiko gazteen portzentaiak behera egin du azken 10 urteetan. Era berean, Eustat-en agertzen da 2006 urtean %48,2 ezkontza zibil egon zirela eta 1990n bakarrik %23,3. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) gazteen %7k bikote batekin bizi da ezkondu barik.

Euskadiko gazteen erlijioarekiko autodefinizioari dagokionez, %46-ek katolikotzat dute bere burua eta horietatik soilik %8k diote mezatara doazela. Halaber, ikerketan adierazten da %3ek katolikoa ez den beste erlijio bateko kide dela, %29k ateotzat jotzen dutela eure burua (ez du Jainkoan/erlijioan sinismenarik), %14ek agnostikotzat jotzen dutela (agian zerbait badagoela sinesten dutenak baina ulertzen ez dutena eta frogak behar dituztenak sinistu ahal izateko) eta %5ek Jainkoan sinesten dutela baina ez erlijioetan.

Kopuruak behera
Aipagarri da Euskadin, Estatuarekin erkatuta, erlijiosoen gazte kopurua urriagoa dela. Hain zuzen ere, estatu espainiarrean, gazteen %13k mezetara joaten den katolikotzat du bere burua, %51k mezetara joaten ez den katolikotzat eta %5ek katolikoa ez den beste erlijio batekotzat. Guztira, %69 da sinismen erlijioso bat duen gazte portzentaia Estatuan eta Euskadin %49.
Aldeak agertzen dira neska eta mutilen artean eta azken hauek dira fedea eta erlijioen inguruan eszeptikoago agertzen direnak. Esaterako, mezetara joaten den katoliko portzentaia gizonen kasuan %6a da eta emakumeen kasuan %9a edo mezetara joaten ez den katoliko mutil kopurua %35koa da eta neskena %41. Hortaz, nesken erdiak (%50) katolikotzat jotzen du bere burua eta mutilen %41a.
Era berean, mutil ateo eta agnostiko gehiago dago EAEn. Horrela, agnostikoak diren gizonen portzentaia %15koa da eta ateoak diren gizonezkoen portzentaia %33koa da. Emakumeei dagokionez, %14 dira agnostiko eta %26 ateo, hurrenez hurren.
Desberdintasunak
Bestalde, desberdintasunak gaztearen jatorria eta gaztearen ideologia politikoaren arabera ere agertzen dira. Atzerrian jaiotako gazteek osatzen dute erlijioren batean fededun izatearen taldea, (%55 katoliko dira eta %26 beste erlijio bat ). Bere burua eskuineko edo zentrokotzat dutenak erlijiosoagoak dira ezkerrekoak dutenak baino.
EAEn jaiotako gazteetatik, %6a mezetara joaten den katolikoa da eta mezatara joaten ez den katolikoa %38a. Estatuko gainerako Erkidegoan jaiotako gazteetatik, mezatara joaten den katolikoa %7a daeta mezetara joaten ez den katolikoa %48. Atzerrian jaiotakoen kasuan, %21ek mezatara joaten den katolikoa da, %34 mezetara joaten ez den katolikoa da eta %26 katolizismoa ez den erlijio batean sinisten du.
Ideologia politikoak aintzat hartuta, ezkerreko ideiak dituztenen artean, mezetara joaten den katoliko kopurua %5 da eta mezetara joaten ez den katoliko kopurua %31. Zentro-eskuineko ideak dituztenen artean berriz, %15 mezetara joaten den katolikoa da eta %40 mezetara joaten den katolikoa.
Katolikoen multzoan, egunero edo ia egunero doan gazte kopurua %4a da, atean behin baino gehiagotan doana %6a da, astean behin doana %33 eta astean behin baino gutxiagotan joaten dena %47a.
Txostenaren egileek, gazteei sinismen autodefinioez gain, erlijioen gaineko iritziaz galdetu diete. Haien erantzunei erreparatuz gero, Euskadiko gazteria erlijioei buruz eszeptiko ageri dela esan daiteke. Ia gazteen erdiak (%48) erlijioen baitan egia gutxi dagoela adierazi du. Aitzitik, %27k dio erlijio askoren baitan funtsezko egiak daudela.
Halaber, hainbat esaldiei erantzuteko inkesta bat egin diete Jainkoarenganako sinesmenaren inguruko sentimenduen gainean. Hala nola, ‘ez dut Jainkoarengan sinesten’ (%28 esaldi honekin ados dago), ‘ez dakit Jainkoa existitzen den eta ez dut uste jakiteko modurik dagoenik’ (%20 ados dago), ‘ez dut Jainoko pertsonal batean sinesten, baina bai nolabaiteko botere goren batean’ (%10 ados dago), ‘batzuetan neure burua Jainkoarengan sinesten aurkitzen dut, baina beste batzuetan ez’ (%8 ados dago), ‘zalantzak izan arren, Jainkoarengan sinesten dudala sentitzen dut’ (%14 ados dago), ‘badakit Jainkoa egiaz existitzen dela eta horri buruz zalntzarik ez dut’ (%10 ados dago).

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE