Datorren urtetik aurrera, ubibertsitateek bere irakaskuntza eskaintza Boloniara egokituta izan beharko dute. Eztabaida handiak piztu dituen birmoldaketa honek, orainarteko diplomatura eta lizentziatura alde batera utzi eta gradu eta graduondoetan (master eta doktoregoak) banatuko da
Hurrengo ikastarotik aurrera, euskal unibertsitateak beste era batera funtzionatuko dira. Izan ere, Bolognako prozesuaren baitan, Europako beste hainbat unibertsitateekin batera hezkuntza eredu berria izango dute. Euskal unibertsitateak Europako zentru gehienetan homologagarriak izango diren titulazioak eskainiko dituzte.
Ildo honetan, unibertsitateen lana kredituetan neurtuko da (europar kreditu bat 25 edo 30 ordutako lanaren baliokidea da) eta ikasketak bitan egituraturik egongo dira (Gradu eta Graduondokoetan) eta 3 ziklotan banaturik. (Gradu, Master eta Doktoregoa).
Bologna Prozesuaren helburua Europako Goi Mailako Irakaskuntza Esparrura egokitzea da. Egokiera ezartzeko epea aurten amaitzen da eta hori dela eta, hurrengo ikastarotik aurrera prozesuan parte hartzea hitzartu zuten unibertsitateak europar eskakizunetara moldatu beharko dira.
Eredu honek aurkezten duen abantaila. Titulazioak Europar esparru honetan izatea da eta euskal unibertsitateetan titulatzen dena Europako beste zenbait herrialdeetan bere lanbidean jardun ahal izatea igarobide burokratikorik gabe.
Euskadin, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak 2009/ 10 ikasturtean hasi dute gradu eta graduondokoak esparru honetara egokiturik. Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) berriz, soilik masterrak egokiturik ditu eta 2010/11 ikasturtetik aurrera graduak ere egokituta egongo dira.
Deustuko esperientziari erreparatuta, honek titulazio mapa berria eratu behar izan du, zentruetan aldaketa bat eraginez oraingoan ikasketak 5 fakultateetan antolatzen baitira. Guztira, graduko 19 titulu ematen dira eta Bilboko Campusa eta Donostiako Campuseko titulazio bikoitzak aintzat hartuta, 27 gradu. Era berean 33 graduondoko ofizial eta Doktorego 10 programa eskaintzen dira. Mondragon Unibertsitateari dagokionez, honek 11 titulu eskaintzen ditu eta 24 graduondoko.
UPV/EHU-ren kasuan, irakasgai bat du gainditeke. Graduen mapa definitzea, alegia. Horretarako, irakasleen gida plan baten bidez zeintzuk diren gradu berrien beharrak, eta politika linguistikoa eta graduondoko eskaintzak aintzat hartuta, mapa baietsi egingo da. Master egokituak 80 baino gehiago izan dira.
Bolognaren eragina titulazio egituretan
Europar Goi mailako Irakaskuntza Esparruak goi mailako egitura aldatzea dakar eta orain arte zeuden diplomaturak eta lizenziaturak desagertuko dira, eta hauek graduatu bihurtzen. Egitura hirutan banatzen da: Gradua, Masterra eta Doktoregoa.
Graduko ikasketak, lehenengo mailakoak dira eta batxilergoa eta baliokideen bidez maila honetako ikasketetara heltzen da. 4 urteko iraupeneko ikasketak dira, Arkitektura, Farmazia, Albaitaritza edo Medikuntza ikasketak izan ezik. Azken hauek, urte bat edo bi urteko iraupena dute. Gradu europarrak 240 kreditukoak dira, Arkitektura, Farmazia eta Albaitaritza graduak300 kreditukoak eta Medikuntza graduak 360 kreditukoak.
Graduko ikasketak amaitu ondoren, ikasleak bere horretan geratu ala ikasketekin jarraitu erabaki beharko du. Graduko ikasketekin bukatu ostean, tituludunak edo graduatuak ikasitakoarekin harremana duen lanpostuan jardun daiteke.
Masterrak, urte bat edo bi urteko iraupena izango du, kreditu kopuruaren arabera (60 edo 120). Horietako batzuk profesionalak dira eta beste batzuk ikerkuntzakoak, azken hauek doktoregoa egiteko zubi gisa funtzionatzen dute.
Graduondokoen kasuan, berrikuntza nabarmena da ikasketak Master Amaierako Lan batekin bukatuko direla eta defentsa oral publikoa egingo dela.
Doktoregoak azken maila osatzen du eta orain arte bezala, ikerkuntza teknikoetan ikaslea trebatzea da. Bertan informazio eta ikerkuntza denboraldiak izango dituzte eta baita doktorego tesia egin eta aurkezteko aldiak ere. Maila hau graduatu direnak eta Masterra egin dutenak edota Medikuntza, Arkitektura edo antzekoa ikasi dutenek egin ditzakete.
Zeintzuk dira abaintailak?
Bolognako prozesuak, ikasle, irakasle, tituludun eta administraritzan lanean daudenen mugikortasuna ahalbidetzen duten kreditu sistema bat ezartzeak dakar. Hala ere, sistema honek ez du xede nagusia goi mailako hezkuntzako sistema Europan homogeneizatzea, baizik eta bateragarritasuna areagotzea betiere unibertsitate bakoitzaren aniztasuna errespetatuz.
Zer dira ECTS kredituak?
Hauen berezko esanahia Europea Credit Transfer System da eta Europar bateratzean dauden unibertsitateak erabiliko duten kreditu sistema estandarra izango da. Kreditu bat ikasleak 25-30 orduko lanaren baliokide da. Ikaslearen lana honako jarduerak barneratzen ditu: eskola-orduak, ikasteko erabiltzen diren orduak, unibertsitateko lanak egiteko orduak eta praktikak. Hori horrela izanik, 60 kredituak ikasturte bat osatzen dute.
Hortaz, irakasgai bakoitzeko ECTS kreditua, 7,5 eta 10 eskola-orduen baliokide da. Horrela, klase teorikoak kredituaren %60 hartu beharko dute eta beste %40ª praktikak, tailerrak eta hitzaldiak osatuko dute.
Orain arte kredituak soilik irakasleak ematen zituen orduak zenbatzen zituen, hain zuzen ere 10 ordukoak izaten ziren eta ECTSak ikasleak egiten duten lana hartzen dute.
Zer gertatuko da egutegi akademikoarekin?
Jarraipeneko ebaluaketari garrantzi handiagoa emango zaio eta horren ondorioz irailako deialdia desagertuko da. Klaseak aurrreratuko dira eta iraila hasieran ekin egingo diote ikasturte berriari. Gainera, zenbait kasutan lauhilekoak edo seihilekoak beste modu batera antolatuko dira eta saiatuko dira lehenengoa eguberriak baino lehen amaitzen eta bigarrena maiatzan bukatzen. Horrela, bigarren lauhileko edo seihileko azterketak, ekaina eta uztailan izango dira.
Nola izango da irakaskuntza?
Ikasleek gelan gehiago parte hartu beharko dute eta irakasleen teoria orduak murrizten dira hitzaldi, mintegi, tutoria, etxeko lan eta praktiketan indarra ezarriz. Orain arte, azterketen edukinak puntuatzen ziren eta Bolognarekin, irakaskuntzan gazteak laneratzean trebetasun eta jarrera egokiak izatea barneratzea bilatzen da eta hauek ere ebaluatuko dira.
Kalifikazio sistema aldatzen da?
Ikasleei egokituko zaizkien emaitzak irakasgai bakoitzeko 0tik 10ra joango dira. 0tik 4,9ra ez gainditua izango da; 5etik 6,9ra nahiko; 7tik 8,9ra oso ongi; eta 9tik 10era, bikain.
Hala ere, ECTS eskala bat badago gainditu duenen artean ezartzen dena. Eskala hau A hizkitik E hizkira doa. A kalifikazioa nota hoberen atera duten %10entzat izango da, B da hurrengo %25entzat, C hurrengo 30%entzat, D hurrengo 25%entzat eta azkenik, E hurrengo %10entzat.
Nola onartuko da titulazioa Europan?
Tituluaren gehigarri europarra emitituko da, bi hizkuntzetan egina, ikaslearen hizkuntza ofizialean eta Europako ofizialen batean -orokorrean ingelesez-. UPV/EHUn ere euskaraz
Bere helburua da goi mailako hezkuntzako titulazioen arteko transparentzia handitzea da Europan tituluak onartzeko eta mugikortasuna ahalbidetzeko. Agiri honek, informazio bateratua eta pertsonalizatua aurkeztuko du eta bertan izandako ikasketak, puntuazioak, eta barneratutako ahalmen profesionalak agertuko dira. Titulazioa Europako Goi Mailako Irakaskuntza Esparruan dauden herrialdeetan onarturik izango da eta titulazioa erdietsitako unibertsitateak ziurtagiria egingo du.