Azterketak gainditzeko gakoak

Azterketak gai baten inguruan ikasleen garapena neurtzeko egiten diren frogak dira. Froga hauetan lortutako emaitzen arabera (eta baita ikasturtean egindako lanaren arabera ere) irakasleek ikasle batek ikasgaia gainditu duen ala ez erabakitzen du. Hori dela eta, ikasleek nolabaiteko presioa izaten dute azterketen aurrean

Nola gainditu azterketak? Erantzun zuzen bakarra ikasiz izango litzateke. Azterketa bat gainditzeko ez dago bidezidorrik (tira bai, txuletak erabil daitezke, baina ez da gomendagarria). Hala ere, ikasteak ez du suposatzen apunteen aurrean ordu mordoa eman behar denik. Egokiena, eta epe ertain-luzera eraginkorrena, ikasketa metodologia bat jarraitzea da. Metodologia bat jarraituz, egunero denbora apur bat erabiliz, azken egunetako estresa ekidituko dugu. Izan ere, azterketak ez dira ebaluaketaren azkenerako utzi behar diren gauzak; azterketaren prestaketa jada ikasturtearen hasieran hasten da: ikasgaiaren programa ezagutu, klasera joan, apunte egokiak hartu, gaiaren inguruko liburuak irakurri…


Apunteak
Normalean, klasean hartutako apunteak izaten dira azterketak prestatzeko materialik nagusienak. Apunte onak izatea azterketa notarekin gainditzeko gakoetako bat da. Apunte onak izatea lan nekeza izan daiteke, baina egunero lan eginez bide erdia egina izango dugu. Eskolara joan behar duzunez eta han bospasei ordu eman, hobe duzu denbora behar bezala profitatzea. Klasean arreta ipini apunteak hartzerakoan eta ondoren, zure ikaskideekin alderatu ahalik eta apunterik osoenak izan ditzazun.
Azterketak prestatzeak beti estres puntu bat suposatzen du. Arazoa estres hau larritasun bilakatzen denean sortzen da. Hau ekiditzeko, egokiena ikasketa ohikeria bat finkatzea da, ez bakarrik azterketa aurreko egunetarako, baita aurreko hilabeteetarako ere. Gakoa, beti ere, jarreran dago, izan ere, oraindik ez dago arrakasta ziurtatzen duen metodorik. Ikasle orok ikasgai bat gainditzeko hau planifikatu beharko luke. Ikasle askok akats bera egiten dute, hots, ikasketa prozesu osoa azken egunetarako utzi. Sistema honek azterketa gainditzea ahalbide dezake, baina epe ertainean ‘ikasitako’ guztia ahazten da. Horregatik, memorizatzea baino, gomendagarria da ikasten dena ulertzea. Memoriaz ikasteak arrisku handiak ditu, hala nola, ‘txuriz’ geratzea hitzen bat ahazten denean.
Ikasten hasi baino lehen, gomendagarria da ikasi beharreko apunte guztien irakurketa azkarra egitea. Bigarren irakurketa batean, ideia nagusienak apuntatuko ditugu. Ideia hauekin guztiekin eskema bat egin ahal dugu eta hau oinarritzat hartuta ikasketa prozesua egituratuko dugu. Prozesu hau denborarekin eginda, edukiak hobeto barneratuko dira eta azterketa gainditzeko aukera gehiago izango ditugu.

Nola gainditu azterketak? Erantzun zuzen bakarra ikasiz izango litzateke. Azterketa bat gainditzeko ez dago bidezidorrik (tira bai, txuletak erabil daitezke, baina ez da gomendagarria). Hala ere, ikasteak ez du suposatzen apunteen aurrean ordu mordoa eman behar denik. Egokiena, eta epe ertain-luzera eraginkorrena, ikasketa metodologia bat jarraitzea da. Metodologia bat jarraituz, egunero denbora apur bat erabiliz, azken egunetako estresa ekidituko dugu. Izan ere, azterketak ez dira ebaluaketaren azkenerako utzi behar diren gauzak; azterketaren prestaketa jada ikasturtearen hasieran hasten da: ikasgaiaren programa ezagutu, klasera joan, apunte egokiak hartu, gaiaren inguruko liburuak irakurri…ApunteakNormalean, klasean hartutako apunteak izaten dira azterketak prestatzeko materialik nagusienak. Apunte onak izatea azterketa notarekin gainditzeko gakoetako bat da. Apunte onak izatea lan nekeza izan daiteke, baina egunero lan eginez bide erdia egina izango dugu. Eskolara joan behar duzunez eta han bospasei ordu eman, hobe duzu denbora behar bezala profitatzea. Klasean arreta ipini apunteak hartzerakoan eta ondoren, zure ikaskideekin alderatu ahalik eta apunterik osoenak izan ditzazun.Azterketak prestatzeak beti estres puntu bat suposatzen du. Arazoa estres hau larritasun bilakatzen denean sortzen da. Hau ekiditzeko, egokiena ikasketa ohikeria bat finkatzea da, ez bakarrik azterketa aurreko egunetarako, baita aurreko hilabeteetarako ere. Gakoa, beti ere, jarreran dago, izan ere, oraindik ez dago arrakasta ziurtatzen duen metodorik. Ikasle orok ikasgai bat gainditzeko hau planifikatu beharko luke. Ikasle askok akats bera egiten dute, hots, ikasketa prozesu osoa azken egunetarako utzi. Sistema honek azterketa gainditzea ahalbide dezake, baina epe ertainean ‘ikasitako’ guztia ahazten da. Horregatik, memorizatzea baino, gomendagarria da ikasten dena ulertzea. Memoriaz ikasteak arrisku handiak ditu, hala nola, ‘txuriz’ geratzea hitzen bat ahazten denean.Ikasten hasi baino lehen, gomendagarria da ikasi beharreko apunte guztien irakurketa azkarra egitea. Bigarren irakurketa batean, ideia nagusienak apuntatuko ditugu. Ideia hauekin guztiekin eskema bat egin ahal dugu eta hau oinarritzat hartuta ikasketa prozesua egituratuko dugu. Prozesu hau denborarekin eginda, edukiak hobeto barneratuko dira eta azterketa gainditzeko aukera gehiago izango ditugu.

Apunte onak izateko gakoak

• Ideia guztiak hartu. Laburdurak erabili; gero esaldiak osatzeko denbora izango duzu. Garbi idatzi, ondoren irakurri behar izango duzu eta.

• Egunean hartutako apunteen laburpena/eskema egin. Eskema horiek ideiak buruan antolatzeko eragingarri izango dira.

• Hausnartu. Hartutako ideien inguruan zure buruari galderak planteatu.

• Apunteak txukundu, garbira pasa… Messenger-en edota SMSetan erabiltzen ohi dituzun laburdurak erabili.

• Ohiko koadernoak baino orrialde solteak erabili.