Hiru hizkuntza batera ikasi

Euskadiko 40 eskoletan ingelesa, euskara eta gaztelania hizkuntzak beste eskoletan baino askoz gehiago elkarbizitzen izango dira. Hortaz, ikasturte hau Herritartasunerako Hezkuntza irakasgaiarekin batera, beste berrikuntza batekin hasi da. Berrikuntza hau Hirueledun Hezkuntza Esparrua programaren baitan ezarri da eleaniztasuna sustatzeko asmoz.
Ekimen hau ohiko ereduen (A, B, D, X) ordezkari gisa funtzionatuko du eta zentru bakoitzak euskara, gaztelania eta ingelesa hizkuntzatan banatu behar ditu irakasgaiak, betiere, hizkuntza bakoitzari behintzat %20a eskainiz. Hezkuntza Sailatik azaldutakoaren arabera, esperientzia honen xedea, jada ofizialak diren bi hizkuntzetaz gain, gizartean hirugarren hizkuntza bat jakiteko (ingelesa batez ere) dagoen beharrari erantzutea da.
Ekimen pilotu hau Lehen Hezkuntzako 4. Mailan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) lehen mailan jarriko da abian hiru urtez Euskadiko 40 zentrutan, 16 publiko eta 24 pribatuetan eta 25 Bizkaian, 8 Gipuzkoan eta 7 Araban.
Ekimenak ematen dituen emaitzak ikusteko, Batzar tekniko batek jarraipena egingo du. Batzar honetan parte hartuko dute, hala nola, hirueledunean aditua den Jasone Cenozek, Filologiako ikasle den David Lasagabasterek, Ikastolen Federazioko proiektu linguistikoaren arduraduna den Itziar Elorzak eta Marian Ozcariz sailburuordeak.
Era berean, ISEI-IVEIk (Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea) lau ebaluaketa desberdin egingo ditu. Bata ikasturte honetako azaroan nondik nora jo behar den jakiteko eta beste hiruak ikastaro honen amaieran eta hurrengo bi ikastaroen bukaeran. Aipagarri da froga hauek nazioarteko ebaluaketa PISA programaren neurketa printzipioak aintzat hartuko dituztela. Beraz, eskuduntza linguistikoak hiru hizkuntzetan neurtuko dira, betiere, irakurketa ulermena, matematika ezaguerak eta zientzien ezaguerak kontutan hartuta.
Aurten, Hezkuntza Sailak beste deialdi bat zabalduko du beste hainbat eskolek ekimena hurrengo ikastarotik aurrera martxan jartzeko eta ebaluaketa hauek zehatzagoak izan daitezen. Hirueledun Hezkuntza Esparruak Euskararen Aholku Batzordeak egindako Euskara 21 txostenaren printzipioak jasotzen ditu.
EAHII
Hirueleaniztasuna bultzatzeko programak ez dira gaurko kontua. Izan ere, Europar Batasunak 2005ean eleaniztasunaren aldeko Estrategia marko berria proposatu zuen eta bestalde, Edukien eta Atzerriko Hizkuntzaren Ikaskuntza Integratua (EAHII) edo ingelesezko CLIL (Content and Language Integrated Learning) programa ere eratu da. Hirueledun Hezkuntza Esparrua edo Markoa ekimen honetan oinarritu dela esan daiteke.
Gainera, EAHIIko ekimenean barne, Euskadin hainbat proiektu sortu ziren, hala nola, ANIZPE, INEBI, BHINEBI eta Esperientzia Eleanitza non besteak beste, Montse Aierdi, Arantzazu Latorre, Eukeni Urgoti eta Itziar Hormazak parte hartu duten. ANIZPE 1996 eta 2000 urte bitartean bultzatu zen hiru ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailatan. Proiektu hau amaitzean, INEBI etorri zen 3., 4., 5. eta 6. mailakoei zuzendua. ANIZPE eta INEBI ostean, Hizkuntzak Edukien Bitartez Ikastea enfoke berdina erabiliz, DBHko lau ikastarorako unitate didaktikoak jorratu ziren eta BHINEBI sortu zen. Esperientzia Eleanitza DBH eta Batxilergoan ezarri ziren. Azken hau, esaterako Getxoko Aixerrota ikastetxean frogatu zen.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE