Lana aurkitu ezean jarraitu ikasten

0
67
Azken urteotan modan ezarri da ‘Ni-Ni belaunaldi’ delako kontzeptua. Orain arte, nerabe eta gazteek edo ikasi edo lan egiten zuten eta oso gutxi ziren ez bata edota ez bestea egiten ez zutenak. Gaur egun, berriz, badirudi praktika hau ohikoa bilaktzen ari dela gazteen artean. Eta honen errudun nagusiena krisi ekonomikoa izan da ondorio latzak gazteengan izan dituenak edo izan ditzakeenak.
Europa mailan egindako ikerketa baten arabera, argi argi azaltzen da  ikasi edo lan egiten ez dutenek enplegu merkatutik bazterturik izateko arriskua dutela ez baitituzte ezaguerarik jasotzen eta ez baitute inolako esperientziarik hartzen. Beraz, krisia k jarraitzen duen bitartean ikastea ezinbesteko irtenbidea izan daiteke edota behintzat ikasketekin harremana ez duen zerbaitetan lan egitea. Ikastearen eta ezaguerak jasotzea balio erantsia dira etorkizunean lanpostu hobea lortzeko eta bizitzari hobeto aurre egiteko. Era berean, ezaguerak izateak eta lan esperientzia izateak kurrikuluma osatzen laguntzen dute.

Europan hobeto
Horrela, Europar Batzarrak aurkeztutako ikerketa baten arabera, Espainia, Bulgaria, Italia eta Irlandarekin batera, Europar Batasunean ni-ni gehien dituena da. Hain zuzen, 15 eta 24 urte bitartekoen artean portzentai hau %14koa da Europar Batasuneko batezbestea, ostera, %10,8 koa da.
Hau guztia gutxi balitz, Espainiak du gazte langabezia tasarik handiena. Tasa hau %40,9ra iristen da, Europar Batasuneko bataz bestekoaren bikoitza eta erkatu ezina beste hainbat herrialdeekin; esaterako, Herbereekin non tasa %8,5koa den. Herbereetan, ez ikasi eta ezta lan egin ere egoeran dauden gazte portzentaia soilik %4koa da.
Gainera, langabezian denbora ugariz dauden gehienak dira. Iraupen luzeko langabezi tasaren portzentaia %11,3 da eta Europar Batasunekoa %6 da. Kontratu motak ere gazteen kalterantz funtzionatzen dute Espainian. Gazteen %55,9k du aldi baterako kontratua eta Europar Batasunean %40,2k.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.