
Tuenti eta Facebook giza sare erabilienak dira gazteen artean eta era berean, denbora gehien kentzen diotenak. Danba izeneko enpresak nerabeen ordenagailu ohiturak aztertzen ditu gurasoek horrela eskatuz gero. Bere seme-alabak ordenagailuan aritzen direnean zein guneetaran sartzen diren jakin nahi duten gurasoek enpresa honetara jo dezakete eta Danbak gazteak zein web-ak erabiltzen dituzten ikertzen dute.
Guztira estatu espainolarreko 2.000 ordenagailu monitorizatu ditu Danbak 2009eta 2010 urteetan zehar eta hauen datuen arabera, 8 eta 16 urte bitarteko nerabeek egunean 2009n ordu bat eta sei minutu sarean igarotzen zituzten eta 2010ean ordu bat eta 55 minutu.
Halaber, datuek diote 2010 urtean gazteak ordu bat eta erdi giza sareetan murgildurik daude, hain zuzen bere aisia denboraren %70.
Testuinguru horretan, gehien erabiltzen duten sare soziala Tuenti da. Facebook jarraitzen dio eta gehien erabiltzen dituzten beste web guneak Google, You tube eta Yahoo eta Gmail posta elektronikoak dira. Minijokoak gunea ereerabilgarrienetakoa da eta era berean, Marca egunkari digitala eta Cartoon Network eta Megavideo marrazki bizidunetako kateak. Horrela, gazteek interneten daudenean, denboraren %70 giza sareetan agortzen dute,%9 bilatzaileetan eta%13 bideotan.
Azpimarragarria da gazte hauek ez dituztela bere ikasketen osagarri gisa internet erabiltzen, izan ere, wikipedia eta hezkuntza guneak ez daude erabilgarri gaztetxoen buruetan.
Datu hauek Europar Batzarrak aurkeztutako txosten batekin harremana dute. Azterketa honetako ondorio larri bat da gazteek jende ezezaguna ezagutzen dutela sarearen bidez eta ostean nerabeen %8k topaketa bat izaten dutela pertsona horrekin.
Erantzunkizunezkoak
Hala eta guztiz ere, Danba enpresakoek nerabeak erantzukizun nahikoarekin aritzen direla interneten argi dute. Enpresako arduradunek, gazteek gune susmagarrietan sartzen direnean gurasoei mezuak bidaltzen dizkiete edo ohartarazten diete haien seme-alaben jokaerez. Enpresako arduradun hauek baieztatzen dute mezu gutxi bidaltzen dituztela eta bidaltzen dituztenean, seme-alaba hori gehiegi tuentin edo facebook-en sartzen direla jakinarazteko izaten dela batik-bat.
Bortxakeria, sektak, anorexia eta bulimia dira enpresa honetara jo duten gurasoek agertzen dituzten beldurrak, eta batez ere, alabak dituzten gurasoek anorexia eta bulimiarengatik eskatzen dituzte Danbaren zerbitzuak.
Tuenti eta Facebook giza sare erabilienak dira gazteen artean eta era berean, denbora gehien kentzen diotenak. Danba izeneko enpresak nerabeen ordenagailu ohiturak aztertzen ditu gurasoek horrela eskatuz gero. Bere seme-alabak ordenagailuan aritzen direnean zein guneetaran sartzen diren jakin nahi duten gurasoek enpresa honetara jo dezakete eta Danbak gazteak zein web-ak erabiltzen dituzten ikertzen dute. Guztira estatu espainolarreko 2.000 ordenagailu monitorizatu ditu Danbak 2009eta 2010 urteetan zehar eta hauen datuen arabera, 8 eta 16 urte bitarteko nerabeek egunean 2009n ordu bat eta sei minutu sarean igarotzen zituzten eta 2010ean ordu bat eta 55 minutu. Halaber, datuek diote 2010 urtean gazteak ordu bat eta erdi giza sareetan murgildurik daude, hain zuzen bere aisia denboraren %70. Testuinguru horretan, gehien erabiltzen duten sare soziala Tuenti da. Facebook jarraitzen dio eta gehien erabiltzen dituzten beste web guneak Google, You tube eta Yahoo eta Gmail posta elektronikoak dira. Minijokoak gunea ereerabilgarrienetakoa da eta era berean, Marca egunkari digitala eta Cartoon Network eta Megavideo marrazki bizidunetako kateak. Horrela, gazteek interneten daudenean, denboraren %70 giza sareetan agortzen dute,%9 bilatzaileetan eta%13 bideotan. Azpimarragarria da gazte hauek ez dituztela bere ikasketen osagarri gisa internet erabiltzen, izan ere, wikipedia eta hezkuntza guneak ez daude erabilgarri gaztetxoen buruetan. Datu hauek Europar Batzarrak aurkeztutako txosten batekin harremana dute. Azterketa honetako ondorio larri bat da gazteek jende ezezaguna ezagutzen dutela sarearen bidez eta ostean nerabeen %8k topaketa bat izaten dutela pertsona horrekin. ErantzunkizunezkoakHala eta guztiz ere, Danba enpresakoek nerabeak erantzukizun nahikoarekin aritzen direla interneten argi dute. Enpresako arduradunek, gazteek gune susmagarrietan sartzen direnean gurasoei mezuak bidaltzen dizkiete edo ohartarazten diete haien seme-alaben jokaerez. Enpresako arduradun hauek baieztatzen dute mezu gutxi bidaltzen dituztela eta bidaltzen dituztenean, seme-alaba hori gehiegi tuentin edo facebook-en sartzen direla jakinarazteko izaten dela batik-bat. Bortxakeria, sektak, anorexia eta bulimia dira enpresa honetara jo duten gurasoek agertzen dituzten beldurrak, eta batez ere, alabak dituzten gurasoek anorexia eta bulimiarengatik eskatzen dituzte Danbaren zerbitzuak.
Related