Europeana entziklopedia euskaraz

Europar Batasunaren eskutik garatu den Europeana izeneko onlineko entziklopedia europarrak jada badu euskarazko bertsioa. Gipuzkoako Foru Aldundiari esker, momentuz aipatu online entziklopediaren interfaza euskaratu da eta jarraian, edukiak euskaratzeari ekingo zaio. Orain arte, Estatu kideetako hizkuntza nagusietan eta katalanez bakarrik eskura zitekeen informazioa.
Europeana entziklopedia 2008an sortu zen Europako Batzordearen eskutik. Gaur egun Europa mailan diren erakunderik garrantzitsuenetako askorekin (guztira 1.500 kultur erakunderekin) elkarlanean aritzen da, hala nola, Liburutegi Britainiarrarekin, Louvre Museoarekin edota Amsterdameko Rijksmuseum Museoarekin.
Europeana entziklopediaren ezaugarri nagusienetako bat jendearen partehartzea da. Erabiltzaileek edukiak igotzeko aukera dute, baina behin igota, eduki edota obra horien gaineko egile eskubidea galtzen da. Momentu honetan, Europeana entziklopedian 15 milioi eduki baino gehiago aurki daitezke, eta epe motzean, euskarazko edukiak ere eskuragai izango dira.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE