Maiatzaren 9a, Europako Eguna

0
143

Maiatzaren 9a Europako eguna da, 1950ko maiatzaren 9an Schuman Deklarazioa irakurri zelako. Baina nola ikusten du euskal gazteriak Europar Batasuna?

Gazteen Euskal Behatokiak egindako azterlan baten arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen %88.6aren iritziz, Europar Batasunak Europako edozein tokitan bidaiatu, ikasi eta lan egitea adierazten du. Europar Batasunaren inguruan gazteen artean nahikoa zabalduta dauden bestelako iritziak honakoak dira: EBko kide diren herrialdeen egoera ekonomikoa hobetzeko modua (%64,6), EBko herritarren eskubideak babesteko modua (% 63,6) eta Europako gobernua (%56,6). Iritzi horiek EAEko gazte gehienenak izan arren, ez daude Europako gazteengan bezain zabalduta, batez beste.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko gazteen %40 inguruk Europar Batasunean burokrazia handia dagoela uste du. Antzeko kopuruetan aurkitzen dira Europa diru- eta denbora-galera dela uste dutenak (%40,9) edota nortasuna eta kultura-aniztasuna galtzeko arriskua dela uste dutenak (%36,8). Gure nortasuna galtzearen beldurra gehiago aipatzen da EAEn Europar Batasunean baino, batez beste.
Gazteek emandako erantzunak aztertuz, zenbat eta gazteago orduan eta handiagoa Europar Batasuna herrialde kideen egoera ekonomikoa hobetzeko eta herritarren eskubideak babesteko formula dela uste dutenen ehunekoa. Era berean, jaitsi egiten da burokrazia handia eta diru- eta denbora-galera egozten dizkiotenen ehunekoa. Gure nortasun kulturala galtzeko beldurra gipuzkoarrek, gizonek eta 20 eta 24 urte bitartekoek adierazi dutela hein handiagoan.
Prospekzio Soziologikoen Kabineteak Gazteen Euskal Behatokiarentzat egindako Gazteen argazkiak 11 azterlaneko 2007ko datu batzuen arabera, gazteek balorazio positiboa egiten diote EBri: %54ren esanetan, EBn egotea onuragarria da; %4k, ordea, kaltegarria dela diote. Gainerakoek, hau da, %42k uste dute ez dela ez ona ez txarra, edo ez dute inolako iritzirik gai horren inguruan.
Gazteen %47ri Europar Batasunak irudi positiboa iradokitzen die, %41i neutroa eta %7ri negatiboa. Irudi hori, nolanahi ere, ez da EAEko 29 urtetik gorako herritarrena bezain positiboa. Gero eta gazte gehiago sentitzen da europar: 2000n oso edo nahikoa europar zirela ziotenak %33 ziren eta 2008an, berriz, %44, Gazteen Euskal Behatokiak egindako Euskadiko gazteak 2008 txostenean jasotako datuen arabera.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.