EU Kids Online ekimeneko ikertzailea eta UPV/EHUko irakaslea den Gemma Martínez Bilbao, Gernika, Muskiz eta Zallako DBHko 400etik gora ikasleekin izan da hauek internet nola erabiltzen duten hausnartzeko. Topaketa, Bilboko Euskalduna Jauregian burutu zen pasa den azaroaren 10ean Sabino Arana Fundazioak antolatutako ‘Internet eta Gizarte Sareak’ jardunaldiaren barruan.
Martinezek Interneten diren arriskuak eta kalteak izan ditu bere hizketaldiaren ardatz. Ikertzailaren esanetan, gazteek uste dutena baino gutxiago dakite Interneten inguruan. Horrela, estatuko gazteen ezagupena Interneteko tresnen inguruan Europako baxuenetakoa da. Bataz beste, gazteek lortu duten nota 5,6koa da, baina Herbeheretan, adibidez, nota hau 8raino igotzen da. Datu hau bitxia da, izan ere, estatuko gazteek interneteko plataformetan sartzeko joera txikiagoa izateaz gain, eduki sexuala duten irudiak ere maila baxuagotan ikusten dituztelako.
Denbora gutxiago eman arren, gazteek bere segurtasuna arriskuan jar ditzaketen hainbat akats burutzen dituztela azpimarratu zuen Martínezek. Akats hauek direla eta, nerabeek konpoezinak diren kalteak sor ditzakete, eta are gehiago, zenbait kasutan, delitutzat har daitezkeen ekintzak ere buru ditzakete. Horrela, baimenarik eman ez digun pertsona baten argazkiak sareratzea delitua izan zitekeela azpimarratu zuen Martínezek. Ildo honetan, gizarte sareak dira arrisku gehien azaltzen dituztenak. Ilegala izan arren, eta honen gaineko informazioa izan arren, asko dira gizarte sare desberdinetan profilen bat duten 14 urtetik beherako nerabeak. Europa mailan egin den ikerketa baten arabera, Europako 9 eta 13 urte bitarteko nerebeen %40 inguruk gizarte sareren batean profil bat zabaldu du.
Topaketa berean, Google-ko Politika Publikoetarako Zuzendaria den Francisco Ruiz Antón izan zen. Antón Martínezen ildo beretik aritu zen. Bere esanetan, bizitza errealean egingo ez genituzkeen gauzak ez ditugu bizitza birtualean burutu behar. Internetek jada 2.100 milioi erabiltzaile ditu mundu osoan, baina tresna zoragarria zian arren, arriskuz beteta ere dago. Hauen guztien artean, gazteentzat nabariena ‘ciberbullyng’ delakoa dugu, baina ez da bakarra. Sextinga edo Groominga (helduek adingabeei eduki sexualarekin bidalitako mezuak) dira nerabeek aurreikusten dituzten bestelako arriskuak. Egoera hauen aurrean, hizlari biek mehatxu hauek salatzea, mezuak gordetzea eta irakasle eta gurasoei hauen berri ematea gomendatu zuten. Dena den, neurririk onena gaizkileei bide ez ematea dela azpimarratu zuten.