Netiketak: zintzo jokatu sarean

Netiketak: zintzo jokatu sarean

Wikipedia begiratuz gero, Netiketa hitza frantseseko étiquette (jokabide egokia) eta ingelesezko net (sarea) hitzetik eratorritako terminoa dela ikusiko dugu. Netiketek Interneten aritzeko jarraitu beharreko arauak jasotzen dituzte. Horiek arau etikoak dira eta interneten erabilera guztion gozamenerako izan dadin ezarrita daude.

Interneten bidez egiten diren delituak jada legez araututa daude. Hala ere, sarritan badira delitutzat ezin kataloga daitezkeen jokabideak, baina benetan haserrea eragin dezaketenak.

Netiketak

Internetek hainbat erabilera ditu: gizarte sareak, posta elektronikoa, blogak, foroak… Denborarekin, horientzat guztientzat berariazko netiketak sortu dira. Gazteei begira, gehienbat sare sozialetan aritzen direnez, hona hemen netiketarik garrantzitsuenak:

  • Ez idatzi lagun baten horman soilik pertsona horren interesekoa den mezu bat. Kontuan izan behar duzu beste lagunentzat mezu horrek ez duela inolako interesik edota ez dutela nahikoa informazioa mezu hori ulertzeko. Kasu horietan, mezu pribatuak erabili beharko zenituzke.
  • Ez idatzi lagun baten horman lagun hori kaltetu ahal duen inolako mezurik. Sarritan bromatzat jotzen dira horrelako mezuak, baina kalte handia sor dezakete. Bromak ere, hobe modu pribatuan egiten badira.
  • Ez idatzi hizki larriz. Ez zure horman ezta zure lagunen horman ere. Hizki larriz idazteak oihuka ari zarela adierazten du. Gainera, hizki larriz idatzitako testuak nekezak egiten dira irakurtzeko. Era berean, akats ortografikoek zure pertsonaren inguruko irudi kaxkarra ematen dute.
  • Ez gonbidatu inor, bere horman idatzita, talde bateko kide izatera edo orrialde bat gustuko duela esatera. Horrelako jarduerak guztiz salagarriak dira. Modu horretan pertsona hori konpromiso batean jartzen duzu eta Interneteko erabileraren kontra doan araua da.
  • Ez iragarri gure gustuko gauzak besteen hormetan. Spamtzat jo daitezke horrelako jarrerak. Zerbaiten publizitatea egin nahi badugu gure hormara mugatu beharko ginateke. Benetan interesgarria bada gure lagunek egingo dute zabalkunde lan hori.
  • Ez gonbidatu urruti bizi diren lagunak ekitaldi batera. Normalean, ekitaldi horretara ezin izango dutela joan esan beharko dute. Aurreko kasuan bezala, ekitaldi bat sustatu nahi badugu, gure horman iragarri beharko genuke.
  • Kontuz partekatzen dituzun argazki eta bideoekin! Legez ezin dira partekatu hirugarren pertsonen argazkiak edo bideoak baldin eta horien baimenik ez baduzu. Berdin dio zein nolako argazkiak diren; pertsona horren baimena behar duzu. GSare sozialetan pribatutasuna ez da existitzen eta argazki/bideo hori nahi ez den nonbait amai daiteke.
  • Ez etikatu inor argazki batean bere baimenik gabe.
  • Ez partekatu, baimenik gabe, mezu pribatu baten bidez iritsi zaizun edozein eduki.
  • Emotikonoak erabili gaizki ulertzeak ekiditzeko. Normalean, sare sozialetan mezu laburrak idatzi ohi dira. Horrek gaizki ulertzeak sor ditzake. Horregatik, emotikonoak bezalako baliabideen bidez, gure mezuaren benetako esanahia azpimarra dezakegu.
Interneten aritzeko netiketa orokorrak

Hainbat dira sarean aurki daitezkeen netiketak. Hala ere, Virginia Sheak 1994an idatzitako ondorengo 10 arauak dira gehien onartzen direnak:

  • 1. Araua: Ez ahaztu mezuak irakurtzen dituen pertsonak sentimenduak dituela eta mindu ahal duzula.
  • 2. Araua: Bizitza errealean jarraitzen dituzun jokamoldeetara egokitu zaitez.
  • 3. Araua: Hizki larriz idazteak oihuka ari zarela adierazi nahi du. Gainera, ez da irakurtzeko erraza.
  • 4. Araua: Errespeta ezazu beste pertsonen denbora eta banda-zabalera.
  • 5. Araua: Sarean zaren bitartean zure nortasunaren alde positiboak azaldu.
  • 6. Araua: Partekatu zure ezagupenak besteekin.
  • 7. Araua: Eztabaidetan lagundu giro ona eta hezitzailea mantentzen.
  • 8. Araua: Hirugarren pertsonen pribatutasuna errespetatu. Pertsona baten aurkako talde bat eratzea gaizki dago.
  • 9. Araua: Ez zaitez zure botereaz baliatu.
  • 10. Araua: Izan zaitez objektibo onura orokorrean eragiten ez duten gaietan.
Netiketak Facebooken
  • Ez bidali gonbidapenak edota oparitxoak masiboki.
  • Hizkuntza kodu zuzenean erabili.
  • Ez erabili Facebook beste pertsona batzuk iraintzeko.
  • Zaindu zure profila. Ez esan baietz bidaltzen dizkizuten gonbidapen guztiei.
  • Profilak pertsonalak dira. Bertan zure lagun eta ezagunak soilik aurkitu beharko lirateke. Ez dute inolako saririk ematen lagun asko izateagatik.
  • Antolatu zure lagunak taldeka.
  • Hartu behar duzun denbora guztia pribatutasun ezarpenak zehazteko.
Netiketak Twitter-en
  • Beti erantzun zure jarraitzaileek egiten dizkizuten galderei edota iruzkinei.
  • Jarraitzen duzun erabiltzaileekin elkar eragin, informazioa partekatuz…
  • Lagundu norbaitek zalantza bat duenean.
  • Twitter ez da txat bat. Solasaldi luzeetarako mezu pribatuak erabili.
  • Hizkuntzaren erabilpen zuzena egin. 140 karaktere izan arren laburdurak ekidin. URL laburtzaileak erabili estekak laburtzeko.
  • Ahal den neurrian erabiltzen duzun informazioaren egilea aipatu (adibidez, ‘eskerrak @erabiltzailearenizena-ri’ jarriz)

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE