HETELeko 200 ikaslek praktikak atzerriko enpresetan egiten dituzte

Azken 10 urteetan, programa hauetan parte hartzen duten ikasleen kopurua 10 aldiz gehitu da, 20 izatetik 200 izatera pasatu direlarik. Guzti hauek, Europako beste herrialde batzuetako enpresetara joan dira praktikak egitera, Erresuma Batua, Irlanda, Holanda, Finlandia, Portugal, Italia, Alemania, Lituania, Polonia, Bulgaria, Eskozia eta Estoniako enpresetara, besteak beste.

HETEL ikastetxeok, Euskal Herriko Lanbide Heziketako itunpeko 21 ikastetxerik garrantzitsuenek osatzen duten elkartearen bidez Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe elkartekideetako 200 ikasle inguru, Europako hainbat herrialdetako enpresetara joan dira praktikak egitera. Ekimen hau mugikortasun programa europarren markoan kokatu behar da, konkretuki, Erasmus programan (Goi mailako heziketa zikloetako ikasleen kasuan) eta Leonardo programan (Erdi mailako heziketa zikloetako ikasleen kasuan). Horrela, aurten Lantokiko Prestakuntza (LP) beste herrialde baten egingo duen HETELen ikasle kopurua 2000koa baino 10 aldiz handiagoa da, gainera, praktikak egitera doazen herrialdeak urtez urte areagotu egin dira.

HETELen ikastetxeok hamasei urtez jarraian hartu dute parte horrelako ikasleen mugikortasun programetan, ikasleek beste Europako herrialde batzuetako enpresetan hiru hilabeteko praktikak egiteko. Aipatutako programak Eusko Jaurlaritzaren eta CONFEBASK-en laguntza ere badute. Ildo horretan, HETELek, ezaugarri dituen berrikuntza nahiarekin eta nazioartera irekitzeko asmoarekin bat, Europako dimentsioari prestakuntzan sarbidea eman nahi dien programa hauetan parte hartzeko aukera eskaintzen die ikastetxe elkartekideetako ikasleei. Halaber, programa hauetako beken bidez, hizkuntza gaitasuna garatzeaz gain, prestakuntza enpresen beharretara ere egokitzen da, kontuan hartu behar baita gero eta merkatu globalizatuagoa dugula.

Honetaz gain, ikasleentzat esperientzia ahaztezina izaten da, eta aldi berean ikasleek landutako gaitasun osagarriei esker, lan profila hobetu egiten da, eta enpresa munduan sartzeko aukerak ugaritu.

200 ikasle hauetako gehienak goi mailako heziketa zikloetakoak dira, 21 urte inguru dituzte eta atzerriko enpresetan martxotik ekainera egingo dituzte praktikak. 200 ikasle hauetatik 50 Arabako HETEL ikastetxeetakoak dira (Gasteizko, Diocesanas eta Jesús Obrero), 72 Bizkaiko HETEL ikastetxeetakoak (Zabálburu ikastetxea, Deustuko Salesiarrak, Indautxuko Kimika eta Elektronika Eskola, Politeknika ikastegia Txorierri, San José Maristak, Lea Artibai ikastetxea, Zulaibar, San Viator eta Somorrostro ikastetxea) eta beste 78 Gipuzkoako HETEL ikastetxeetakoak (Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Oñati Gestio Heziketa, Urola Garaiko Lanbide Eskola, Oteitza Lizeo Politeknikoa, Irungo La Salle, Nazaret zentroa, Goierri Eskola, La Salle Berrozpe eta Urnietako Salesiarrak).

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE