Nazioarteko esparruan bizitzeko prest

Bost institutuk nazioarteko ingurunean bizitzeko gazteak hezitzen dituen Elos sarean hartzen dute parte

Hizkuntzak jakitea ez da nahikoa, garrantzitsuena erabiltzen jakitea eta beste herrialdeetan modu egokian mugitzea da. Horixe da Elos sarean parte hartzen duten Euskadiko bost institutuetako DBH eta Batxilergoko ikasleek duten erronka. Elos sarea europar esparruko sarea da eta bertan, munduan modu egokian mugitzeko gazteak hezitu nahi dituzten bigarren hezkuntzako ikasgune zenbait biltzen dira. Sarea 2004an sortu zen herbehereetako gobernuaren ekimen baten ondorioz eta gaur egun europar 12 herrialdeetako 140 ikasgunek osatzen dute. Hauen artean, Donostiako Antigua-Luberri Institutua, Azpeitia-Azkoitiako Urola Ikastola, Gasteizko Ekialdea Institutua, Bilboko Botikazar Institutua eta Aguraingo Aniturri Institutua aurkitzen dira.

Aipatu ikasguneetako 12 eta 19 urte bitarteko ikasleak nazioarteko testuingurunean ikasi, bizi eta lan egiteko prestatzen dira. Heziketa eleanitza jasotzen dute, beste herrialdeetako ikasle-trukea, atzerriko eskolekin harremanetan dira lan amankomunak egiteko eta ikasten dituzten ikasgaietan Europarekin zerikusia duten edukiak areagotu dira.

Titulazo propioa
Elos sareak bertan parte hartzen duten ikasleak Europa osatzen duten herrialdeen gaineko ezagutza zabalagoa ahalbidetzen du. Era berean, atzerriko hizkuntzetan baliatzeko eta gero eta globalizatuagoa den mundu batera egokitzeko laguntzen du.

Elos sarea herrialde desberdinetako ikasleen arteko  ikasle-truke sare bat baino gehiago da. Xede nagusia ikasleak globalizazioak planteatzen dituen erronketarako trebatzea da. Nazioartekotasunaren kulturan hezitzen dira ikasleak beste herrialdeetan bere kabuz balia daitezen.

Elos sareak europar eremuak eskaintzen dituen abantailak modurik eraginkorrenean aprobetxatzeko behar diren trebetasun eta ezagupenak ematen dituen heziketa eskaintzen die ikasleei.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE