Wilt eleberriaren euskarazko moldaketa Arriaga Antzokian

Tom Sharpek idatzitako ‘Wilt’ eleberria pasa den mendean idatzitako eleberririk arrakastatsuenetako bat da. Mundu osoan 10 milioi kopia baino gehiago saldu dira eta jada 22 hizkuntz desberdinetara itzulia izan da. Hau ikusgai izango da Arriaga antzokian Mikel Laskurain, Mikel Losada, Aitziber Garmendia, Ainere Tolosa eta Xabi San Sebastianen eskutik. Antzezlana euskaraz eskainiko da, euskara bizian; Wilten egokitzapen honetan, aktore bakoitzak bere euskara erabiltzen du, bere euskalkia, bere esamoldeak, bere esapideak, umorea egitea errazten duena.

Tom Sharpek, bere prosa arinaren bidez, isekaz egingo dio eraso orori. Guztiei eta denari egingo dio barre, ezerk ez dio bere ikuspegi ironikoari ihes egingo: familia, heziketa, lesbianak, aberatsak, behartsuak, ikasleak, polizia, eliza, irakasleak, etxeko andreak, kontsumismoa, modak, eskuineko pertsonak, ezkertiarrak, ideologia gabekoak, haragi opilak, komuneko garbikaria… Sharpe pertsonaia arruntetatik abiatzen da, errealitatea bihurrituz eta gizarte neurotikoa, galdua eta, bereziki, gurearen oso antzekoa.

Protagonista Nagusia Henry Wilt da, itxaropena galdutako gizona. Arte eta Lanbide Eskola batean dihardu Literatura irakasle, batere interesik ez duten igeltsero, iturgin edo argiketari-gaiekin. Emaztearekin ere ez da zoriontsu. Aspaldi ez du Eva jasaten, emazte heldugabe eta txepela. Baina Wiltek ihesbidea du: egunero, txakurra paseatu bitartean, emaztea hiltzeko eta gorpua desagerrarazteko modu anitz asmatzeari ematen dio.

Antzezlana euskaraz eskainiko da, euskara bizian; Wilten egokitzapen honetan, aktore bakoitzak bere euskara erabiltzen du, bere euskalkia, bere esamoldeak, bere esapideak, umorea egitea errazten duena.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE