Hegan egin debekatuta: Haurtzaroa eta Gatazka Armatuak erakusketa Gernikako Bakearen Museoan ikusgai izango da datorren martxora arte
16 argazkilari ospetsuk (Gervasio Sanchez —2009ko Argazki Sari Nazionala—, Corinne Dufka, Jorge Zapata, Kim Manresa, José Luis de la Cuesta edo Miguel Berrocal, besteak beste) egindako 36 argazkik gerra munduko hainbat txokotan (El Salvador, Ruanda, Angola, Kolonbia, India, Peru, Iran…) gerra jasaten duten umeen barne dramak erakusten dituzte. Gaur egun, 300.000 bat neska-mutil soldadutzat erreklutatzen dituzte planetan zehar piztuta dauden ia hogei gatazka armatutan.
Erakusketa Save the Children gobernuz kanpoko erakundearena da, eta Gernikako Bakearen Museoan egongo da ikusgai 2012ko irailaren 21etik 2013ko martxoaren 17ra. Irudi ziragarriekin batera, erakusketak datuak eta azalpenak eskaintzen ditu gerrak era indarkeriaren kulturak populazio sektorerik zaurgarrienetan, haurrengan, dituzten ondorioei buruz.
Hala, gerran dagoen herri bateko ume batek nolako egoerak bizi behar izaten dituen erakusten ditu: familiengandik urrun erbesteraturiko haurrak; umezurtzak; neskamutil elbarrituak; gerra irakasten eta egitera behartutako txikiak…, bakea bizikidetzaren eta tolerantziaren bidez ikastea eta bizitzea gauza eskuragarria dela irakatsi beharreko umeak. Berriro jolastea eta barre egitea posible dela.Erakusketa osatzeko, bi film labur egongo dira ikusgai, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko Lehiaketan ikusiak: Sejong Park-en Birthday Boy (2004) eta Alberto Doradoren Lost (2009).
Erakusketa lau hizkuntzatan (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa) ekoiztu dute Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak eta Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak.
Donostian egon ondoren (2011an) Gernika-Lumora, Bakearen Museora, heltzen da erakusketa eta hemen 2012ko irailaren 21etik (bakearen nazioarteko eguna) 2013ko martxoaren 17rarte izango da ikusgai.