Ikasle gehiago, ingeles gehiago eta ordenagailu gehiago

0
69

Ikasturte berria 6.831 ikasle gehiagorekin hasi da, hauetako 3.767 eskola publikoan

2012-13 ikasturtea unibertsitatez kanpoko ikasketetan 356.421 ikaslerekin hasi da Euskadin. Beraz, aurreko urteko datuekin alderatuta, 6.831 ikasle gehiago dira euskal eskoletan, hots, %1,95 gehiago. Hau, aurreko urtean eman zen hazkundea baino bost dezima txikiagoa da.

Ikasle hazkunderik garrantzi-tsuena Lehen Hezkuntzan eman da, 2.534 ikaslerekin (%2,10). Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Derrigorrezko bigarren hezkuntzaren ondoko ikasketetan, berriz, hazkundea 2.058 (%2,76) eta 1.932koa (%3,27) izan da hurrenez hurren. Hala ere, 0-2 urteko matrikulazioan 236 haurretako jaitsiera eman da, nolabait ere, Euskadin izan den jaiotze-tasaren beherakadarekin zuzenki erlazionatuta dagoena, alegia. Aurreko ikasturtean bezala, ikasle hazkunderik handiena Araban izan da %3,42ko haz-kundearekin hain zuzen ere.

Hirugarren urtez jarraian, sare publikoak pribatuak baino ikasle gehiago izango ditu. Hezkuntza sistemako ikasleen %50,7 eskola publikoetan izango da baina, ikus daitekeen bezala, ikasleria ia proportzio berean banatuta dago hezkuntza sistemaren bi sareetan.

Durangoko Landako ikastetxean burutu zen ikasturtearen hasiera ekitaldian, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailburua Isabel Celaák, euskal eskola funtsezko modernizazio prozesu baten barruan aurkitzen den une garrantzitsu honetan, “ikasturte berria murrizketarik gabe hasiko dela” azpimarratu zuen.

Alde batetik, Hezkuntza Marko Hirueledunak (HMH) hirugarren urtea bete du lehen deialdian bertara gehitu ziren zentroetan. Ikasturte honetan hezkun-tza hirueleanitza jasoko duten ikasleen kopurua 7.300 ikasletan haziko da eta 12.000 ikasleetatik gora joango da.

“Ingelesaren eransketa, euskara eta gaztelaniarekin batera, trebakuntza hizkuntza gisa ez du atzera bueltarik. Bizi ditugun uneek eta euskal familiek hala eskatzen dute, bere seme-alaben trebakuntzarako ezinbesteko elementutzat jotzen dutelako” adierazi du sailburuak.

Bestalde, euskal ikasgelen modernizazio teknologikoa, hots, Eskola 2.0, ikasturte honetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailara iritsiko da bi hezkuntza sareetan diren ikasle guztientzako 20.000 ordenagailu gehiagorekin.

Hezkuntza Sailak adierazitakoaren arabera, ekipo berriak jada prest eta instalatuta daude bere erabilerarako euskal eskola guztietan eta jada 80.000 ordenagailu banatu dira lau maila desberdinetan. Guztira, 3.600 ikasgela digitalizatu dira eta horretarako, 48 milioi eurotik gorako inbertsioa burutu da.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.