Mugikorra bilakatzen ari da gazteen lagunik onena

Teknologia berrien erabilera gazteriaren artean gero eta hedatuagoa dago, baina, agian, jada lerro gorri batzuk jada pasatzen hasiak gara. Izan ere, 1.800 unibertsitate ikasleren artean egindako ikerlan baten arabera, sakeleko telefonoa begiratzea behar bat bilakatu da hainbat gazterentzat.

Aipatu ikerketa Cisco etxeak burutu du 18 herrialde desberdinetako 18 eta 30 urte bitarteko ia bi mila unibertsitate ikasle eta langile gazteren artean. Ikelan honen daturik aipagarriena, seguruenik, honako hau dugu: gazteen %90ak esnatu bezain pronto sakeleko telefonoa begiratzea hortzak garbitzea edota janztea bezain garrantzitsua dela uste du. Jasotako datuen arabera, smartphone-a begiratzea behar bat bilakatu da hainbat gazterentzat eta, hainbat kasutan, obsesio ere bilakatu da.

Inkestatutako gazteen %30ak telefonoa 10 minuturo begiratzen duela onartzen du. Horretarako arrazoirik nagusiena, antza denez, azken berriekin eguneratuta izatea da.

Ikerketaren arabera, gazteriaren %30ak telefono deiei erantzuten die nahiz eta ohean izan eta %20ak baita komunean daudenean ere.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE