Bilboko Letren Nazioarteko Gutun Zuria jaialdia apirilaren 11 eta 21 bitartean

p1283AlhóndigaBilbao-k, seigarren urtez, Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia antolatuko du. Apirilaren 11tik 21era izango da eta aurtengo edizioaren gaia “Irakurle/idazlearen elezaharrak” izango da. Idazle gonbidatuek azalduko dute noiz eta nola egin zuten irakurketatik idazketara igarotzea.

Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia, literatura eta letren munduko hitzordu garrantzitsua da. AlhóndigaBilbao-k sei urte darama antolatzen eta letren munduko pertsonaia garrantzitsuen topagunea bihurtu eginda, bai eta egileak ezagutzeko gune aproposena ere. Bestalde, Gutun Zuriak Bilbo urteroko nazioarteko erreferentziazko topaketa lekua bihurtzen du.

Margaret Atwood-ek, Letren Asturiasko Printzea Saria 2008 urtean, jaialdia inauguratuko du apirilaren 11an. Kanadar idazlea Montserrat Domínguez kazetariarekin arituko da irakurle eta idazle moduan bizi izan dituen esperientziei buruz.

Hurrengo egunean, apirilaren 12an, Alberto Manguel idazle, editore eta literatur kritiko argentinar-kanadiarrak idazketa arteari buruz arituko da. Frantziako Arteen eta Letren Ordenaren ofiziala eta Kanadako Idazleen Elkarteko kidea, Alberto Manguel-ek hainbat saiakera eta narrazioetan irakurketaren garrantzia landu du. Bere hitzaldian Javier Rodríguez kazetariarekin solastuko du.

Apirilaren 13an Héctor Abad idazle kolonbiarraren txanda izango da. Marisa Blanco kazetariarekin arituko da bere hitzaldian. Beste lanen artean, Abad El olvido que seremos eleberriaren egilea da. Honetan bere aitaren hilketa, Kolombiako paramilitarren eskutik, berreiraikitzen du kronika dardarazle eta hunkigarri batean.
Ipuin narrazioa maisuki landu duen Iban Zaldua idazlea Pedro Ugarte-rekin izango da apirilaren 14an, larunbata. Jardunaldi hau itxiko da Eider Rodríguez idazle, kazetari eta gidoilaria eta Idurre Eskisabel kazetariaren arteko solasaldiarekin.

Gutun Zuria apirilaren 18an, osteguna, jarraituko du Margo Glantz idazle, irakasle eta kazetari mexikarraren hitzaldiarekin. Bidaiari eta Twiter erabiltzaile amorratua, Mexikoko Hizkuntza Akademiako kidea da eta herrialde honetako idazle esanguratsuenen artean aurkitzen da. Menchu Gutierrez idazlearekin hitz egingo du.
Apirilaren 19an, ostirala, jaialdiaren gerturatzen direnek Harkaitz Cano idazle, poeta eta gidoilariaren nondik norakoak entzuteko aukera izango dute. Gipuzkoarraren azken lanak Twist nobela Euskadi Saria 2012 irabazi du. Idazleak Goizalde Landabaso kazetariarekin berba egingo du.

Hitzaldiaren ondoren, Harkaitz Cano-k eta Oskar Alegría zinemagileak “Emak Bakia!” dokumentala aurkeztuko dute. Alegria-ren lehen lan honetan, Cano proiektuaren euskarazko bertsioaz arduratu da. “Emak Bakia!”, batez ere, Man Ray-ri eginiko omenaldi bisual bat da. Proiektu hau Emak Bakia etxearen bilaketa jasotzen du. Euskal kostaldeko etxetzar honetan Man Ray bizi izan zen eta bertan bere abangoardiako filme famatua filmatu zuen. Aurkezpenaren ondoren dokumentala proiektatuko da.

Jaialdiaren azken txanpan, John Banville idazle irlandarra hurbilduko da AlhóndigaBilbaora. Egileak, beste sari askoren artean, Franz Kafka Saria irabazi zuen 2011 urtean. Iñaki Esteban kazetariarekin solastuko du.

HItzaldiaren ostean, jaialdian Maialen Lujanbiok (bertsolaria) eta Xabier Erkiziak (musikaria) elkarrekin sortu duten ikuskizuna aurkeztuko dute.
Apirilaren 21ean, igandea, Gutun Zuriaren amaiera ekitaldia antolatuko da. Jaialdia amaitzeko, Antonio Lobo Antunes idazle portugaldarra izango da AlhóndigaBilbaon. Lobo Antunes askotan egon da Nobel Saria irabazteko zorian.

Jardunaldien ostean, ikusleek “Irakurlearen ordua” izeneko atalean parte hartu ahal izango dute. Jaialdian izango diren zenbait idazleekin Iritziak partekatzeko aukera bikaina, kalitate handiko ardo bat dastatzen duten bitartean.

Irakurketa espetxean
Gutun Zuriaren programazioa ez da AlhóndigaBilbaon bakarrik burutuko. Honela, apirilaren 12an Basauriko Espetxean izango den literatura ekitaldi bat eskainiko da, Héctor Abad idazle kolonbiarraren eskutik. Aurretiaz, AlhóndigaBilbao-k egilearen El olvido que seremos lanaren aleak bidali ditu espetxera, presoak irakur dezaten idazlearekin komentatu ahal izateko.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE