Euskadiko 7.600 ikasletik gora aktore eta zine zuzendari izango dira etorkizuna irisgarriagoa imajinatzeko

ONCEren eta bere Fundazioaren 29. Eskola Lehiaketa erakundearen 75 urteak aintzat hartuta aurrera begira: “Denboraren kapsula: etorkizuna eraikitzearen abentura”

Zein etorkizun du irisgarritasunak? Nolakoa izango ote da gizartea pertsona desgaituentzat? Eta haiek integratuak izanez gero nolakoa izango ote litzateke hiritartasuna? Aurten, berriz ere, eta jada badira 29 edizio, ONCEk eta bere Fundazioak Eskola Lehiaketa deitu du, estatu mailan ikasle gehien mugitzen dituen lehiaketa alegia.

Euskadiko 50 ikastetxetako 7.600 ikasletik gora eman du jada izena “Denboraren kapsula: etorkizuna eraikitzearen abentura” leloa daraman 29. Eskola Lehiaketan. Ikasleek desgaitasuna eta aukeren berdintasuna kontutan edukita etorkizuneko gizartea nolakoa nahi duten izatea imajinatu beharko dute, eta ideia bideo batetan grabatu ere, eurak aktore eta zuzendari izanik. Guztira estatu mailan 252.000 ikaslek eman dute izena.

Lehiaketa praktikoa da oso eta ONCEren 75. eta bere Fundazioaren 25. urteurrenekin bat egin du. Beraz, Erakundearen iraganaren historia birpasatuz, ikasleek euren etorkizun ideala eraikiko dute.

Aurreko ediziotan bezalaxe, ikasleak dira euren ikasketen protagonistak, eta aldez aurretik irakasleei bidaliko zaien materiale didaktikoak erabiliaz askatasuna edukiko dute euren sormena azaltzeko, eta hala aukeren berdintasuna bermatuko duen gizartea erakusteko ere.

Lehiaketak ikastetxeari ere emango dio protagonismoa sensibilizazio eta integrazio ardatz gisa, berdintasunaren alde kontzientziatzeko gune eta etorkizuna eraikitzeko gako gisa ere. Azken 75 urtetako aurrerapausoak izugarri handiak izan dira hezkuntza bateratzailearen esparruan, eta gazteek etorkizuna eraikitzen elkar lana egitea da nahi dena, urte gutxi barru eurak izango baitira gizartearen arduradunak.

Google eta Latinoamerikari ateak zabalduz
Ikasleek- parte hartu izanagatik opari sorpresa jasoko dute-, bideoak sortzen hasteko behar adina elementu teknologikoak edukiko dituzte. Irabazleek Googlen laguntza jasoko dute, izan ere on line zabalduko baitira ondoren lanak.

Aurten, eta Google-i esker, Lehiaketak edukinak partekatzeko plataforma garrantzitsu gisa Youtube-n Premium kanalea eduki badauka.
Horrez gain, aurten ere badira bestelako nobedadeak, izan ere estreinekoz Lehiaketak ateak ireki baitizkio Latinamerikari eta. Aurtengo edizioan, eta esperimentu gisa, Mexiko, Txile eta Kolonbiako ikastetxe batzuk aukeratu dira parte hartzeko.

Lehiaketaren helburuetako bat da gure mugez gain aipatu herritako ikastetxe ororen parte hartzea hurrengo ediziotan sustatzea ere gure lanaz sentsibilazazioa ere martxan jarri asmoz.

Desgaitasunaren etorkizunari buruzko filmea
Ikastetxeen parte hartzea sustatzeko, ONCEk laburmetrai bat egin du. Bertan haur talde batek aitonaren ganbaran dagoen kutxa arraro bat topatzen du eta irekitakoan eurantzako ezezaguna den mundu bat ezagutzen dute. Filmeak adierazi nahi du etorkizuneko gizartean desgaitasuna duten pertsonen egoera aurreko urteetan edukitako bizitzaren, eta ikasle eta gaztetan izandako inplikazioaren araberakoa izango dela.

Aurreko ediziotan bezala, ikasleak kategoritan sailkatuko dira, ikasten ari diren mailen araberakoa:
– A Kategoria: LHko 3. eta 4. maila
– B Kategoria: LHko 5. eta 6. maila
– C Kategoria: DBHko 1.eta 2. maila
– D Kategoria: DBHko 3 eta 4. Maila
– E Kategoria: Hezkuntza Berezia.

A, B eta E kategoriek aukeratu dezakete parte hartzeko modu, bai on line zein off line, baina C eta D kategoriek nahi eta nahiez hartu behar dute parte on line. Edonola ere, ikasleek bideoak sortzen hasteko eskura izango dute behar adina materiale.

Lehiaketak fase probintziala, autonomikoa eta nazionala ditu, eta fase bakoitzeko sari desberdinak. Parte hartu izanagatik ikasleek sari sorpresa jasoko dute; probintzia mailako irabazleek webcam dibertigarri bat jasoko dute; autonomia mailakoek familian erabili ahal izateko “esperientzien kutxa”; eta estatu mailako ikasleek bideo kamera digitala, eta irakasleek tablet bat.

Irabazleek Googlen laguntza edukiko dute, sortutako lanak online plataformatan jarriko dituztelako edonon ere ezagutu ahal izateko.
Aurrekotan bezala, www.concursoescolaronce.es eta @concursoONCE bitartez irakasleek jasoko dute informazioa eta materiale didaktikoa ikasleei laguntzeko besteek dituzten arazoak ezagutzen eta haien azalean jartzen ere.