Euskadiko Gazteak Lankidetzan

Uztailetik urrira arte 100 gazte murgilduko dira lankidetza programetan Amerika, Afrika eta Asian

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, beste urte batez, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa ipini dute abian.

100 gazte, 20 eta 30 urte bitarteko neska-mutilak, behar dira 2013. urtean hegoaldeko herriekiko lankidetza egitasmo honetan parte hartzeko. Lankidetza-programa honen helburua hirugarren munduarekin garapen ekintzetan kolaboratzea da. Horretarako euskal gazteek Amerika, Afrika eta Asiako zenbait herritan burutuko diren garapen ekintzetan egingo dute lan, lekuan bertan.

Programa honen helburua Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balorea sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea da. Euskadiko gazteak lankidetza kontzeptura hurbil daitezen lortu nahian jarraitzen dugu, era berean, ekintza horiek nola burutzen diren bertatik ezagutzeko aukera emanez.

Egitasmo hau Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak bultzatzen dute elkarlanean. Hegoaldeko herrietan egiten diren ekintzak berriz, bertako gobernuz kanpoko erakundeek kudeatzen dituzte.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan 1993an jarri zen abian eta 20 urte hauetan mila pertsonetatik gora ezagutu dute GKE desberdinek lekuetan bertan garatutako ekimenak eta hauetan parte hartzeko aukera ere izan dute.
Eusko Jaurlaritzaren kontura:
• Jarduera egin beharreko herrialdeko GKEarekin elkartu arteko bidaia-gastuak (joan-etorrikoak).
• Bisa.
• Gaixotasun eta istripuetarako asegurua.

Partehartzailearen kontura:
Partaidetza-kuota ordaintzea: Egitasmoan parte hartuko dutenek 90 euroko kuota ordaindu beharko diote hartuko dituen GKEari, egun natural bateko epean, destinora heldu eta biharamunetik kontatzen hasita. Ordainketa egin izanaren egiaztagiria Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari helarazi beharko zaio, esperientzia amaitu eta gero eta programaren garapena eta esperientzietako bakoitza ebaluatzeko jardunaldietan.

Programan izena emateko epea martxoaren 28an irekiko zen www.gazteaukera.euskadi.net atarian, eta apirilaren 27an itxiko da.