Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak, Ipar Irlandatik datorren erakusketa interesgarri berria zabalduko du hurrengo irailaren erdirarte.
“Gatazkak eraldatutako eguneroko bizitzako objektuak” erakusketak, Ipar Irlandan eta Ipar Irlandaren gaineko gatazkari buruzko ikuspuntu eta esperientzia ugari biltzen ditu. Erakusketa honek istorio desberdinak erakusten dizkigu zenbait objekturen argazkien bidez. Argazki guzti hauek objektu bakoitzari dagokion azalpen etiketa izango du, objektuaren jabeak idatziriko azalpena erakutsiz.
Erakusketaren helburua ez da historiako bertsio bakar batetara heltzea, eskarmentu desberdinetako pertsonek beraiek bizi izandakoaz hitz egitea baizik. Gune abertzaleetan abisuetarako erreminta bezala erabiltzen zuten zabor-edukiontzi bateko estalkia, segurtasun indarrek erabilitako balen kontrako paper-eusgailua edota unionisten lema ezaguna den “Ulsterrek EZETZ dio” inprimatuta duen pospolu-kaxa hau erakusketa honetarako mailegatu dituzten objektu anitzen argazkien adibide sinplea baino ez dira.
Objektu hauen atzean dauden istorioek pertsona, komunitate eta erakundeen eguneroko bizitza eta oroitzapenen ikuspegia eskaintzeaz gain, gatazka honen izaera, zergatiak eta efektuak esploratzen laguntzen diete bisitariei.
Healing Through Remembering (HTR) Erakusketa honen antolatzailea den Healing Through Remembering (Oroipenaren bidez Sendatzea), komunitate ezberdinen arteko (crosscomunity) erakunde zabala da. Erakunde hau, Ipar Irlandan eta Ipar Irlandaren gaineko gatazkari buruzko ikuspuntu politiko ezberdinak dituzten kideek osatzen dute. Bada amankomuneko helburu bat haiek elkarrekin lanegitera bultzatzen dituena , hots, Ipar Irlandan eta Ipar Irlandaren gaineko gatazkak utzi duen ondarearekin nola bizi.
Proiektuaren garapena
Healing Through Remembering-ek Queens’s University Belfast-ekin elkarlanean 2008an egin zuen inbentarioan dauka jatorria erakusketa honek. Objetuen inbentario honek, Ipar Irlandan eta Ipar Irlandaren gaineko gatazkan sortutako kultura materiala zerrendatzen ditu. Inbentario honi esker, HTR-ek objetuen datu-basea sortu zuen eta interneten dago ikusgai. Erakusketa honetako objektuen argazki gehienak inbentario horretatik ateratakoak dira. Erakusketako beste ekarpenak HTR-ek berriki identifikatutako bildumetakoak dira eta ekarpen horiek erakusketan ageri diren ikuspuntu anitzak zabaltzen lagundu dute.
Proiektuak hainbat itxaropen eta xede zituen:
• Objektuak maileguan emanez, bildumenganako jakin-nahia suspertu
• Bildumen arteko komunikazio-sarea sortu
• Living Memorial Museum-arekin sortutako eztabaida irekiari buruzko informazioa eman eta iraganaz aritu
• Gatazkari buruzko esperientzia eta ahots desberdinak entzun daitezkeen plataforma bat zabaldu.
Prozesua
Gatazkan oinarritutako erakusketa partekatua prestatzeko, egondako elkarrizketa sakonetan erronkak sortu ziren. Proiektu honetan erakusketak duen beste garrantzi, emaitza hori lortzera eraman duen prozesua bera da.
Erakusketan parte hartu zuten HTR-eko kideak eta bildumagileak edukiaz, interpretazioaz, diseinuaz eta erakusteko leku egokiez eztabaidatzeko bileretara deituak izan ziren. 2011ko azaroan erakusketa pilotu txiki bat egin zen eta ”Gatazkak eraldatutako eguneroko bizitzako objektuak” erakusketako bisitarien iritziak oso lagungarriak izan ziren; erakusketa ikusgai izango den beste leku desberdinetan ere garrantzitsua izango da oso.
Objetuen 55 argazki hauek HTR-en ”Gatazkak eraldatutako eguneroko bizitzako objektuak” erakusketaren parte dira eta martxoaren 23tik irailaren 15era egongo dira ikusgai Gernikako Bakearen Museoan Fundazioan.