Zabalik da Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 25. edizioan izena emateko epea

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Saileko Gazteen Gaietarako Zerbitzuak pasa den apirilak 15an, zabaldu zuen Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 25. edizioan izena emateko epea.

Lehiaketa hau 18 eta 35 urte bitarteko gazteek (1978ko urtarrilaren 1etik 1995eko abenduaren 31ra bitartean jaiotakoek) osatutako musika-talde europarrentzat da. Bere xedea taldeen lanak sustatzea eta zabaltzea da, bai eta estatuko eta atzerriko beste talde batzuekin eszenatokian jardutea ere.

Taldeek apirilaren 15etik maiatzaren 31ra arte aurkez dezakete parte hartzeko eskabidea, www.bilbao.net/bilborock web orriaren bidez. Eskabidearekin batera honako hauek ere bidali behar dituzte:
• 3 kanta, mp3, ogg edo wma formatuan.
• Argazki bat jpg, bmp edo png formatuan.
• Taldearen historiala doc, docx, odt edo pdf formatuan.

Parte hartu nahi duten taldeek baldintza hauek bete beharko dituzte:
• Disko bat baino gehiago ez izatea kontratu diskografiko batekin.
• Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren aurreko edizioetako edozein modalitatetan lehen saria irabazi ez izana.
• Konposizioak jatorrizkoak izango dira. Antolatzaileek eskatuz gero, lehiatzaileak egilea bera dela frogatu beharko du.

Modalitateak
Lehiaketa honetan hiru modalitate daude: Pop-Rocka, Metala eta Beste joera batzuk. Taldeek modalitate bakar batean eman behar dute izena. Dena dela, antolatzaileek egoki iritziz gero, taldeek parte hartzeko beste modalitate batean sartzeko eskubidea izango dute.

Lehiaketak hiru fase izango ditu:
• Izena eman duten taldeetatik epaimahaiak 38 talde aukeratuko ditu, modalitateen arabera honela banatuta: 24 talde Pop Rockekoak, 10 Metalekoak eta 4 Beste Joera Batzuetakoak. Dena dela, epaimahaiak alda dezake banaketa hori.
• Pop-rock eta Metal modalitateetan aukeratutako taldeek zuzenean joko dute Bilborock aretoan, irailean eta urrian. Fase honetan, epaimahaiak honako hauek aukeratu behar ditu: Pop Rockeko 3 talde eta Metaleko 3 talde.
• Bigarren fase horretan aukeratutako taldeek eta Beste joera batzuetako lau taldeek azken kontzertuetan joko dute eta orduan erabakiko dira zeintzuk diren kategoria bakoitzeko irabazleak. Kontzertu guztiak doakoak izango dira.
Lehiaketaren 2. eta 3. faseetan parte hartzen duten taldeek laguntza ekonomiko bat jasoko dute Bilbora etortzeko eta bertan jotzeko gastuetarako.
Epaimahaiaren osaketa fasearen araberakoa izango da:
• 1. eta 3. faseetan musikaren arloko profesionalek osatuko dute epaimahaia.
• 2. fasean musikaren arloko profesionalek, musikari loturiko gazte ez profesionalek eta kontzertuetako entzuleek osatuko dute epaimahaia.

Lehiaketaren bigarren 2. fasea hasi aurretik, sailkatutako taldeek jabego intelektualaren euren eskubideak defendatzen dituen erakunderen batean erregistratuta badauzkate euren abestiak, horren berri eman beharko diete Lehiaketaren antolatzaileei.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE