Bilboko kaleak ekintza kulturalekin beteko ditu “Kultura kalez kale” programak

Maiatza eta ekaina bitartean garatuko den ekimen honek Bilboko kaleetara aterako ditu hainbat antzerki, clown, magia, zirku, folklore, musika edota dantza ekitaldiak.

“Kultura kalez kale” programak eszenatoki bilakatuko ditu Bilboko hainbat kale. Udalak garatutako ekimen honetan, besteak beste, Txurdinagako eta Otxarkoagako Magia Topaketen IX. edizioa, Santutxuko Udaberriko Bertso Saioak, Clown Zorrotza eta “La música me divierte” edo Musikauzo bezalako egitarauak izango dira maiatzan. Ekainan, berriz, Zirkualde, Errekaldeko zirku jaialdia, azpimarratu behar da, Musikaren Egun Europarra ospatzeko jarduerez eta Expodistritoko erakusketa berriez gain.

“Kultura kalez kale” ekimenaren xede nagusia zenbait kultur proposamen auzoetara hurbiltzea, bertako kaleak animatzea eta biztanleen partaidetza eta horrelako ikuskizunekin harreman zuzena sustatzea da. Horrez gain, bertako musika eta antzerki taldeei batez ere, bere lanak jendearen aurrean aurkezteko aukera eskainiko zaie, estatu eta nazioarte mailako beste proposamen batzuekin batera.

Ekimenaren klehen ekitaldiak maiatzaren lehen astean hasi dira Ibaiondo, Deustu eta Abandoko barrutietan jarraitu ahal izan diren musika eta antzerki jarduerekin. Horrela, maiatzaren 4an, San Frantzisko eta Miribilla auzoek kaleko zenbait proposamen eszeniko jaso zituzten, Puski eta Txuruski pailazoekin eta Nalúa clown-arekin eta Katü Burü, Pagasarriko Trikitixa, Mimoloco edo Palmeras orkrestaren musika animazioarekin.

Maiatzeko bigarren asteburuan, ilusionismoar urteroko hitzordua abiatuko da, Magia Topaketen IX. edizioarekin. Guztira 15 emanaldi programatu dira, hilabete osorako, Txurdinaga-Otxarkoaga barrutiko plazetan zein Otxarkoagako udaltegian.

Maiatzaren 10 eta 11an, berriz, Clown Zorrotza izenekoaren IV. edizioa ospatu da, Azoka parkean. Aurten lau konpainiak hartuko dute parte programan: Gromic, Ganso & Cía, Nalua eta Gregor Wollny clown alemaniar ezaguna.

Udaberri honetan, baita ere, Bilbok Zirkualderen, Hiriko Zirku Jaialdiaren, IV. edizioa jasoko du. Ikuskizunak maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean izango dira, Errekalde auzoan. Estatu mailan erreferente diren zortzi zirku taldek hartuko dute parte.

Euskal musika eta dantza
Bilboko plaza eta kaleetan ospatuko diren erromeria herrikoien, dantzaldien eta kalejiren bitartez, Euskal Herriko folklore herrikoia bultzatzeko helburu nagusia duen Dantza Plazetan programak, Bilbon tradizio gehien duenetakoak, erromeriaz, dantza erakustaldiz eta kalejiraz osatutako programazioarekin jarraituko du hilabete hauetan.

Maiatzeko lehen asteburuan hasi dira, baita ere, bertsolaritzan zentratutako Santutxuko Udaberriko Bertso Saioak egitaraua, eta Deustuko, Uribarriko, Ibaiondoko, Abandoko eta Basurtu-Zorrotzako barrutietako hainbat leku, estilo anitzetako kaleko musika banden erritmoz beteko dituen Musikauzo programa, maiatza eta ekaineko ostiraletan eta larunbatetan.

Fanfarria klasikoenaren soinuak eta animazioa Sugarri Show taldearen eta hainbat estilo lantzen dituzten beste banda batzuen eskutik helduko dira, Orkestra Txaranga, Dunbots edo Katü Burü. Beste alde batetik, Musikaren Egun Europarraren ospakizuna dela eta, ekainaren 18an, 19an, 20an eta 21ean, Deustuk eta Ibarrekolandak estilo anitzetako kontzertuak jasoko dituzte, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan, Deustuko Udaltegian eta San Pedro elizan.

Jarduera gehiago
Beste alde batetik, bi hilabete hauetan hiriko barruti guztiek jasoko dituzten beste proposamen ugariz gain, Abandoko udaltegiak “La Música me divierte” kontzertu didaktikoen edizio berria ere jasoko du maiatzean, eta Zorrotzako eta Otxarkoagako udaltegiek Zinebiklub egitaraua, maiatzean eta ekainean eskainiko diren zortzi saiorekin. Saio horietan, Bilboko azken Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiko – Zinebiko film labur hoberenen aukeraketa eskainiko da. Beste urte batez, Kultura eta Hezkuntza Sailak bat egingo du Museoen Nazioarteko Egunarekin, Berreginen Museoan eskainiko diren zenbait hitzaldi eta kontzerturekin.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE