53 milioi euro, unibertsitatez kanpoko beketarako

Eusko Jaurlaritzak 53 milioi euro bideratuko ditu 2012-2013 ikasturtean, unibertsitateaz kanpoko ikasleen eskolaratzea finantzatzeko.

Aipatu diru-laguntzak Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Hezkun–tza Berezia eta Helduen Hezkuntza Iraunkorra; Batxilergoko lehenengo eta bigarren mailak eta erdi-mailako eta goiko mailako heziketa zikloetako ikasleei zuzenduta daude.

Era berean, diru-laguntzak herri administrazioen titulartasuneko eskola ofizialetan egindako hizkuntza ikasketetarako ere badira, eta halaber, musika eta dantzako oinarrizko eta erdi-mailako irakaskuntzetarako, eta gainerako ikasketa berezietarako, beti ere, Hezkuntza Sailak onartutako ikasketa-plan bati erantzuten badiote eta ikasketa horiek bukatzean sailak emandako akademi titulu ofiziala lortzen bada.

53 milioi euro hauek irakaskuntza, joan-etorria edo egoitza, material didaktikoa, eta jantokia bezalako gastuak estaltzeko eskatu ahal izango dira.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE