Euskal belaunaldi berdea

Euskal gazteriaren %76ak etxeko zaborra bereizten ohi du eta %71 ur-kontsumoa murrizten saiatzen da.

Gazteen Euskal Behatokiak euskal gazteriaren kontsumo eta ingurumenaren zaintzari buruzko ohituren ikerlana burutu du “Gazteak eta kontsumo arduratsua” izeneko azterlanaren barruan. Kontsumoari eta ingurumenaren zaintzari buruzko ohitura horiek aztertzeko, aipatu azterlanan hamairu jokabide zehatz aztertu dira, horien inguruko maiztasuna zein nolakoa den galdetuz. Hamairu jokabide horiek lau multzo nagusitan bana daitezke: erosketak, birziklapena, energiaren aurrezpena eta mugikortasuna.

Birziklapena
Birziklapenari dagokionez, etxeko zaborra hondakin-motaren arabera sailkatzea edo bereiztea da gazteek burutzen duten ekintzarik ohikoena. Guztira, inkestatutako gazteen %76ak zabor organikoa, plastikoa, beira eta papera banatzen ohi dituela baieztatzen du. Ikerlan honen arabera, neskek (%79) mutilek (%74) baino gehiago birziklatzen dute eta adinka, 25 eta 29 urte bitartekoek (%78) 15 eta 24 urte bitartekoek (%73) eta 20 eta 24 urte bitartekoek (%76) baino gehiago.

Birziklapena eta gero, gazteek gehien burutzen ohi duten jarrera ur, berogailu eta aire egokituaren kontsumoaren murrizketa litzateke. Gazteriaren %71k hori egiten ohi duela adierazten du, hain zuzen ere. Kasu honetan ere, ohitura hori zabalduago dago nagusienen artean. Horrela, 25 eta 29 urte bitartekoen artean, %75ak ur-kontsumoa kontrolatzen du eta %73k berogailuarena eta aire egokituarena. Emakume eta gizonen artean, berriz, ez dago alderik.

%69k Garbiguneak erabili ohi dituzte. Gazteen %67k kontsumo gutxiko bonbillak erabili ohi dituzte.

Mugikortasun ohiturak direla eta, gazteen %64k dio oinez edo bizikletaz mugitzen dela. Ehuneko berberak dio garraio publikoa erabili ohi duela, edo autoa konpartitu. Azterturiko beste jokaera batzuetan ez bezala, gazteenak dira bizikletaz edo oinez gehien ibiltzen direnak (15 eta 19 urte bitartekoen %71) eta garraio publikoa neurri handiagoan erabiltzen edo autoa konpartitzen dutenak (%78).
Gazteen %63k bere poltsa eramaten dute erosketak egiteko. Gizonen eta emakumeen arteko aldea nabarmena da kasu honetan: nesken %72k sarri egiten duela dio; mutilen %55ak esaten du gauza bera. Alde hori ingurumena zaintzearen aldeko sentsibilitatea emakumeengan handiagoa izateari zor dakioke, edo mutilak erosketak egitera ez joateari, etxeko lanen banaketan dagoen desberdintasunaren beste adierazgarri bat, alegia.

Zalantzarik gabe, erosketen arloan hobe daiteke gehien, ez bakarrik mutilen kasuan. Gazteen erdiek bakarrik (%52) erosten dituzte sasoiko frutak eta barazkiak; % 34k diote bilgarri gutxi dituzten produktuak erosten ahalegintzen direla; % 32k produktu birziklatuak eskuratzen saiatzen direla; %18k produktu jakin batzuk ekiditen dituzte, ingurumen-arrazoiak direla-eta; eta %17k produktu ekologikoak erosi ohi dituzte.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE