Ilusioa sustatuko du ONCE Fundazioaren XXX. Eskola Lehiaketak

ONCEk eta bere Fundazioak txikienen artean desgaitasunaren normalizazioaren balorearen sustapenaren alde egin dute

”Ilusioaren Eguna: Egun 1, 1.111 arrazoi” lelopean, ONCE Fundazioak Lehen Hezkuntza, DBH eta Hezkuntza Bereziko ikasleei zuzenduta dagoen eskola lehiaketaren edizio berria aurkeztu berri du. Jada, hogeita hamargarren edizioa izango da eta aurtengo xedea ikasgeletan egungo gizartearen baitan ilusioa beharrezko balore gisa sustatzea izango da.

Ikasleen lanak tokian tokiko administrazio desberdinetara bidaliko dira: Autonomia Erkidegoetakoa, estatu mailakoa eta baita Europa mailakora ere. Izan ere Europar Kontseiluari eskatuko ”Ilusioaren Egun Europearra” deklaratzeko eskabidea luzatuko zaio, beti ere RAEren arabera ”betetzen den itxaropena erakargarri den zerbait” gisa ulertuaz.

Lehiaketak burutu dituen edizio hauetan guztietan, guztira, 2 milioi ikasletik gora hartu dute parte, milaka irakasleen eskutik, edizio bakoitzean lan desberdinak eginez desgaitasunarekiko sentsibilizazioa eta normalizazioa lortu dute, besteei erakutsiaz.

ONCEk eta bere Fundazioak txikienen artean desgaitasunaren normalizazioaren balorearen sustapenaren alde egin dute. Horregatik Lehiaketaren historian zehar bai txikienei eta hezkuntza alor guztiari helarazi nahi izan diete pertsona desgaituen normalizazio eta elkarkidetza baloreak. Aurrerapausoa emango da edizio honetan eta oinarriak oraingoan ilusioaren bitartez jarriko dira.

Integrazioa Ilusioaren bitartez
Integrazioari bidea Ilusioaren parametroaren bitartez irekiko zaio. Horretako Lehiketaren 30. edizioak Lehen Hezkuntzako ikasleei afitxe publizitario bat egitea proposatzen die; Bigarren Hezkuntzakoei 30 segundoko spota; eta Hezkuntza Berezikoek aukeratu dezakete afitxea edota spotaren artean. Kasu orotan lanak eskolako kurrikuloaren baitan egingo dira Plastika eta Hizkuntza alorretan, irakasleen lana ere errezteko. Edizio honetako nobedadea da gela osoak lan egin dezakeela lan baten inguruan, gehienik 30 ikasle izanik gela edo talde bakoitzeko.

Kategoriak eta faseak
Lehiaketaren 30. edizioak lau kategoria ezartzen ditu: A Kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak); B Kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak); C Kategoria (Bigarren Hezkuntzako 1. mailatik 4.ra), eta D Kategoria (Hezkuntza Berezia).

Aurreko ediziotan bezala, Lehiaketako epaimahaikideek lan hoberenak sailkatuko dituzte hiru faseetan zehar: fase probintzialaren erabakia apirilean ezagutuko da; autonomikoa maiatzan; eta estatu mailakoa ekainean. Edizio honen irabazleek Ilusio kanpamentu batetan asteburua irabaziko dute.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE