EHUko Psikologia Fakultateko Carmen Maganto irakasleak eta Eusko Jaurlaritzako doktoretza aurreko ikertzailea den Montserrat Perisek ”Gizarte sareak Euskadiko nerabe eta gazteetan: gorputz irudi erotizatua eta erlazionatutako aldagarri psikologikoa” izeneko azterlana argitaratu berri dute UPV/EHUk kaleratzen duen Campusa aldizkarian. Aipatu azterlana, 12 eta 20 urte bitarteko 20 ikastetxe desberdinetako (DBH, Batxilergo eta Unibertsitate) 3.000 gazteekin egindako lanan oinarritzen da eta emaitzarik azpimagarriena nahikoa kezkagarria da. Izan ere, ikerketa honen arabera, euskal gazteriaren %35 inguruk izaera sexuala duten argazkiak partekatzen jarraitzen du Internet bidez, bereziki, gizarte sareen bidez. Horrela, inkestatutako gazteen laurdenak baino gehiagok (% 25,9) irudi probokatzaileak partekatzen dituela onartzen du, %21,6k irudi seduktoreak eta %13k pornografikotzak jo daitzekeen irudiak. Asko dira ere barruko arroparekin soilik ateratako argazkiak igotzen dituztenak (% 15) edo arroparik gabe igotzen dituztenak (%6). Horrelako irudiak igotzeko arrazoiak eskatzerakoan, %38k oldarkortasunez egiten duela adierazten du eta %25k lagunen presioagatik. Azterlanak grrooming delako fenomenoaren inguruko alerta ere egiten du, hainbat helduk adingabetuak kontaktatzeko erabiltzen baitituzte sare sozialak.
Azterlan honen arabera, euskal gazteriaren %62,4 nomofobia pairatzetik gertu aurkitzen da, hots, oso urduri jartzen da sakelako telefonorik gabe. Ikerketa honek ez du gailu hauen erabilera oso toki onean uzten, izan ere, gazteen % 32ak konektatuta egoteagatik lo orduak galtzen dituela onartzen du eta % 31k bere ikasketetan eragin negatiboa duela adierazten du.