Genero indarkeriaren aurkako heziketa

0
140

Eusko Jaurlaritzak ikasgeletan ematen diren biolentzia mota guztiekin, eta bereziki genero indarkeriarekin, amaitzeko Gida Plan jarriko du ikasturte honetan bertan

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida-Plana jarri nahi du abian ikasturte honetan bertan. Aipatu gida-planaren xedea transformazio prozesua sustatzea da, eskola mistoko eredutik hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredura aurrera egiteko, genero indarkeriari aurrea hartzen eta, azken buruan, sexismoak eragiten duen edozein indarkeriari aurre egiten laguntzeko. Izan ere, Cristina Uriarte Sailburuak planaren aurkezpenean azaldu zuen moduan, “helburua, sexuan oinarrituko estereotipoetatik at, pertsonen garapen integrala sustatzea da”.

Gida plana bere lehen urratsetan aurkitzen da eta bertara batzen diren ikastetxeek benero indarkeriaren inguruko trebakuntza espezializatua jasoko dute ikastaro, aholkularitza eta eduki desberdinen bidez. Era berean, ikastetxe bakoitzean izango den hezkidetzarako arduradunek trebakuntza berezia jasotzeko aukera izango dute.

Datorren ikasturteari begira, hots 2014-15 ikasturteari begira, deialdi berezia egingo da hezkidetza ekimen globalak garatzeko. Guztira hauetako hamar ekimen garatzea espero da eta hauetatik abiatuta, beste zentroetara zabalduko dira esperientzia hauek guztiak.

Indarkeriarik ez
Plan honek, esan bezala, ikastetxeetan den era guztietako biolentzekin amaitu nahi du, baina bereziki, nerabe eta gazteek bere sexu joeragatik pairatzen duten marginazioarekin. Horretarako, plan honen garapena ezezik, “gizarte osoaren inplikazioa beharrezkoa” dela azpimarratu du Uriartek. Sailburuaren ustetan afera honek bi ardatz izan beharko lituzke; alde batetik, prebentzioa eta sentsibilizazioa horrelako kasuak ekiditzeko eta, bestalde, biktimekiko arreta eta babesa jada eman diren kasuetan hauek laguntzeko.

[pullquote]“helburua, sexuan oinarrituko estereotipoetatik at, pertsonen garapen integrala sustatzea da”[/pullquote]

Hezkuntza sailburuordea den Arantza Aurrekoetxeak ere azpimarratu duenez, zorionez gai honen inguruan hainbat pauso eman dira baina, oraindik ere, batipat hezkuntza sisteman, hainbat gauza daude egiteke. Ildo horretan, Aurrekoetxeak azaldu duenez, hezkuntza sistemaz hitz egiterakoan ez dugu soilik irakasleria eta ikasleriaz mintzatu behar, “gurasoek ere zer egin garrantzitsua baitute”. Aurrekoetxea hezkidetza gida-plan hau funtsezkotzat jo du eta genero indarkeriarekin amaitzeko eskolaten prebentzio lan garrantzitsua burutu daitekeela baieztatu du.

Hezkuntza-berrikuntza Zuzendaria den Begoña Garamendik, berriz, ikasle guztiena den hezkuntza esparru bat defendatu du. Bere ustez, gaur egun, desoreka nabarmen bat dago eta ikasgeletan gizonezkoen rolari emakumezkoen rolari baino garrantzia handiagoa ematen zaio.

Berdintasuna
Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen gida-plan honek mutil eta nesken arteko harreman orekatuak sustatzen dituen eskola eredu bat defendatzen du, emakumezkoen zeregina ere bere kurrikulumean barneratuko duena eta, kultura eta arraza alde batera utzita, hezkuntza sistemaren barruan ikasle guztien jarraipena sustatuko duena.

Era berean, aukera akademikoen hautaketa librera orientatzen duen eskola eredu bat sustatu nahi da.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.