HETEL eta IK4 arteko akordioa euskal mikroETE-etan berrikuntza bultzatzeko

Hiru+ izenarekin ezagutuko da eredu berria eta honen xedea berrikuntzaren alorrean txandakako Lanbide Heziketa garatzea izango da

Duela bi urtetik hona, txandakako prestakuntzaren aldeko apustua egin du euskal Lanbide Heziketak. Ikasturte honetan ikasleek 250 kontratu sinatu dituzte eta, horri esker, Europan are begiramen handiagoa lortu du euskal lanbide heziketak.

Bide honetatik abiatuta, HETELek eta IK4 Research Alliance-k jauzi kualitatiboa eman dute euskal LHa ulertzeko moduan eta euskal Lanbide Heziketa eredu berriaren hazia izango den lankidetza hitzarmena sinatu dute. Hiru+ izenarekin ezagutuko da eredu berria eta honen xedea berrikuntzaren alorrean txandakako Lanbide Heziketa garatzea izango da. Aipatu akordioaren bidez, HETELeko ikastetxeetan diren ikasleek IK4-ko teknologia zentroetan txandakako prestakuntza osatzeko aukera izango dute, enpresetan erabiltzen diren teknologiak oinarritzat hartuz, ondoren ezagutza hori guztia euskal ETE-etara eramateko. Ekimena bereziki industria alorreko ETE eta mikroETE-ei zuzenduta dago. eta Euskadiko Lanbide Heziketaren Agenda Estrategikoaren (2013-2015) barruan dago kokatuta. Zehazki, Hiru+ proiektua Goi mailako Lanbide Heziketako graduan gauzatuko da, eta prestakuntzako eta laneko jarduerak ikasle-langileen lanbide kualifikazioa bultzatzea izango du helburu. Hori txandakako erregimenean gauzatuko da, enpresa batean garaturiko lan-jarduera ordainduaren eta teknologia zentro batean garaturiko ikerketa jardueraren bitartez. Lanbide Heziketako ikasleen lankidetzarekin teknologia zentroetan antzemandako proiektu berritzaileak enpresek beraiek garatzea nahi da.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE