Trebakuntza ibilbide gustokoenaren bila

Pasa den martxoaren amaieran, Donostiako Kursaalen, ‘Ikasle eta Enpleguaren Aretoa burutu zen. Bertan, bertaratu ziren ikasleak Derrigorrezko hezkuntzaren ondoren zein trebakuntza eskaintza dagoen ezagutu ahal izan zuten lehen eskutik

Derrigorrezko hezkuntza amaitzen ari diren ikasleak erabaki garrantzitsua hartu beharko dute aurki. DBHa amaitu ostean hamaika aukera zabaltzen zaizkie ikasleei bere trebakuntza ibilbidearekin jarraitzeko. Ez da gai hutsala, izan ere, hartutako erabaki horren baitan, ikasle horien ibilbide profesionala modu batekoa ala bestekoa izango da.

Hain erabaki garrantzitsu baten aurrean, komenigarria da ahalik eta informazio gehien izatea sarritan usteek ez baitute errealitatearekin bat egiten. Asko dira erabaki horretan eragiten duten faktoreak eta azken finean, ikasleak berak erabaki behar du berarentzat egokien den ibilbidea.

Erabaki horretan laguntzeko, pasa den martxoaren 28 eta 29an, Donostiako Kursaalean, ‘Ikasle eta Enpleguaren Europar Aretoa’ burutu zen. Bertan, Donostialdeko eta Gipuzkoako bestel eskualdeetako ehunka ikaslek eta baita haien eskoletako orientatzaileek ere zein trebakuntza ibilbide dituzten eskura ezagutzeko parada izan zuten.
Aipatu Aretoa, Navarmedia eta MNCk antolatu zuten eta Shareak Kultur Elkarteko kideok (argitalpen hau editatzen duen elkartea, hain zuzen ere) bertan izan ginen Euskal Herrian diren unibertsitaterik nagusienak egun duten euskarazko eskaintza azalduz. Bertan izan ziren gainera, HETEL eta Ikastolen Elkarteko kideak haien Lanbide Heziketako eskaintza azaltzen ere. Areto honen xedea, ikasleei bere esku duten trebakuntza aukera anitzak aurkeztea eta, era berean, lan merkatuan murgildu eta lehiakor izateko hizkuntzak ikastearen, atzerrira bidaiatzearen eta ekintzaile izatearen garrantzia azpimarratzea ere izan da.

Topaketa hauen balioa
Esan bezala, adin batera helduta, ikasle batek erabaki garrantzitsuak hartu behar ditu. Duela zenbait urte ez bezala, ikasketa eskaintza gero eta zabalagoa da eta, horrek, gero eta zailagoa egiten du hautua. Laburtzearren, bi izaten dira ikasleek erabiltzen ohi ditzuten irizpide nagusienak: benetan gustoko dudan zerbait egin edota etorkizunean lan merkatuan barneratzea aukera emango didan zerbait ikastea. Adituen ustetan, ikasle batek benetan duen gustoko horretan saiatu beharko luke, baina aukeratzen den horretan, onena izaten saiatu behar du ikasleak; hori da, hain zuzen ere, arrakastarako bide bakarra. Izan ere, behin ibilbide bat hasita ez da nahikoa ikasturteak gainditzearekin, bikaintasuna bilatu behar da. Bere helburuekin konpromisoa duen pertsona bat e da inoiz damutuko eta epe ertain luzean, egindako apostuari etekin aterako dio. Zirionez, gainera, ez da zertan lehenengoan asmatu behar, eta behin baino gehiagotan saia daiteke ikasle bat.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE