10.000 gaztek hartu dute parte Prestik gazteen enplegurako azokan

Bizkaiko Foru Aldundiak eta bestelako erakunde parte-hartzaileek modu positiboan balioetsi dute aurtengo edizioa

Azaroaren 25 eta 26 bitartean Bilboko Euskalduna Jauregian burututako eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Prestik gazteen enplegurako azoka edizio arrakastatasua izan da, besteak beste, aurreko edizioan izandako parte-hartzaile kopuruaren errekorra errepikatu delarik. Aurtengo edizioan 10.000 gazte baino gehiago pasatu dira azokatik eta, horietatik, 6.402k hitzaldi eta tailerretan parte hartu dute. Bizkaiko Foru Aldundia eta parte hartu duten gainerako erakundeek oso modu positiboan balioetsi dute laugarren edizio hau eta aurreko urteetako edizioekin alderatuz, interakzioa eta parte hartzeko aukera handiagoa jo dituzte balio nagusitzat.

Horrela, Prestik lan-merkatuan sartu nahi duten gazteentzako erreferentziaz–ko hitzordua bilakatu da. Bi egunetan zehar 25 konferentzia eta 32 tailer izan dira erakusketa-eremutik kanpo gaitutako aretoetan, Euskalduna Jauregia handitzeko eremuaren 4.000 metro koadrotan, hain zuzen ere. Eremu horretan tailer gehiago egin dira, gazteen enplegurako azoka honetan parte hartu duten 22 erakundeen eskaintza aurkeztu da eta lanerako elkarrizketa egin zaie 3.200 gazteren artetik hautatuko 241i, 28 enpresatan 150 lanpostu betetzeko. Elkarrizketa horiei Eures sarearen bitartez egindakoak gehitu behar zaizkie, Europar Batasuneko zenbait herrialdetan (Belgika, Holanda eta Alemanian, esaterako) hamabost lanpostu baino gehiago betetzeko. Prestiken antolatutako lan-orientaziorako mahaietan 250 pertsona baino gehiagori eskaini zaie arreta, ekintzaileentzako aholkularitza eskaintzeko mahaietan, aldiz, 92ri.

“Zu zara protagonista” bideo-spotean parte hartu duten pertsonak ere 92 izan dira. Bideo horietan azokara bertaratutako pertsonen testigantzak jaso dira.

Prestik 2014en ekintzailetzarekin erlazionatutako hiru lehiaketa egin dira: Elevator Pitch, Start up Academy eta Ekinduz, azken hori SITEK-UPVk antolatua. Lehenengo lehiaketako sariak atzo eman ziren, bi mailatan: ideian eta enpresena. Alberto eta Xabier Gonzaloren SIGPI eta Binary Soul izeneko enpresa bat izan ziren irabazleak. Azken hori mugimenduarekin kontrolatutako aplikazio interaktiboak, bideojokoak, hezkuntzarako jokoak eta oro har softwarea garatzen dituen enpresa bat da.

Start Up Academyko irabazleak Team Finder-en bultzatzaileak izan ziren: Juan Ruiz de Gordejuela, Borja Cembrero Saralegui eta Guillermo Alejandro Bilbao. Amaitzeko, Aitor Manriquek eta Jon Martinek irabazi zuten atzo egin zen Ekinduz lehiaketaren finala.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE