Smartphonekin larrituta

Net Children Go Mobile europar sareak egindako azterlan baten arabera gazteek nahiago dituzte harreman pertsonal zuzenak gizarte sareak baino

Net Children Go Mobile europar sareak argitaratu berri duen azterlan baten emaitzen arabera, nerabeek ez dute gustoko etengabe konektatuta egon behar izatea eta nahiago dituzte harreman pertsonal zuzenak gizarte sareak baino. Aipatu ikerketan, Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa talde batek hartu du parte eta Alemania, Belgika, Danimarka, Erresuma Batua, Errumania, Espainia, Irlanda, Italia eta Portugaleko nerabe, guraso eta irakasleekin osatutako eztabaida taldeetan eta elkarrizketetan oinarritu da.

EU Kids Online eta Net Children Go Mobile-k landutako txosten baten arabera, haur eta nerabeek, batez ere, gailu mugikorren bidez konektatzen dira Internetera. Txosten honen arabera, adibidez, 9 eta 12 urte bitarteko europar haurren ia % 30ak jada sakeleko telefono baten bidez konektatzen da Internetera. Garbi dago, beraz, tabletak edota smartphone bezalako gailu eramangarriak direla adingabeek Interteten sartzeko erabiltzen dituzten tresna nagusienak. Askoren ustetan, adingabeek neurrigabeko erabilera egiten ohi dute eta, horregatik, guraso zein irakasleek hauen erabilera mugatu izan ohi dute arau desberdinen bidez. Gazteek, aldiz, oso modu positiboan baloratzen dituzte gailu hauek, besteak beste, modu errazago batean komunikatzeko aukera ematen dietelako, informazioa eskuratzeko modu ezin hobea direlako eta, oro har, hainbat gauza berri ezagutzeko parada ematen dielako.

Erabilera
Hala ere, eta orain arte nagusi zen ideiari aurre eginez, nerabeak, nagusiki, deseroso sentitzen dira etengabe konektatuta egon behar izatearekin edota bere gailuek etengabe emititzen dituzten mezu ohar seinaleekin. Ildo horretan, nerabe askok nahiago dute harreman pertsonal zuzenak gizarte sareen bidez manten–tzen direnak baino.

Azterlan honetan azpimarratzen denez, gainera, nerabeek jakin badakite gailu hauen bidez zenbait arrisku biderka daitezkeela. Hau, komunikazio aukera berrien ondorio izango lirateke eta baita egun komunikatzeko dagoen abiadura handiagoan ere. Izan ere, gizarte sareetan, sarritan, garrantzitsuena azkar erantzutea izaten baita (Whatsappen kasu) eta ez hainbeste esaten dena ondo pentsatzea. Gailu hauek, gainera, edozein momentutan eta lekutan, ‘lotsagarri’ izan daitezkeen argazkiak ateratzea ahalbidetzen dute eta baita segundu bakar batean ere partekatzeko aukera ere. Nerabeen kasuan, gainera, sarritan lagunaren telefonoa hartu eta honen izenean mezu iraingarriak bidaltzen ohi dira.

Nerabeen kezka handienetako bat gailu hauek galtzearena da. Honekin batera, zenbait aplikazioen izkutuzko kostuaz ere kexatzen dira.

Hau guztia dela eta, hots, sakelako telefonoak oso gailu erabilgarriak izan daitezkeelako baina hauen erabilerak, oraindik ere, zenbait arrisku dituelako, EHUko Maialen Garmendia irakasleak teknologien erabilerarako ohitura egokiak lantzea gomendatzen du. Bere ustez, “gailu hauen erabilera goiztiarra, mehatxutzat baino, aukeratzat jo behar da. Nerabe bakoitzak garapen prozesu desberdina du eta teknologia hauen erabilerak aukera eman ahal die gurasoei gailu hauen erabilera errealitate partikular bakoitzera egokitzen”. Garmendiak gurasoek bere seme-alabek gailu hauetez egiten duten erabilera arautu behar dutela uste du eta “zenbat eta gazteagoa izan nerabea, orduan eta inplikazio handiagoa” izan behar dela azpimarratzen du. EHUko irakasleak adierazten duenez, gailu hauek izan ditzaketen arriskuak genero eta adinaren arabera alda daitezke.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE