Euskal gazteriaren % 58,2k gain-prestakuntza du

Maila ertaineko prestakuntza duten 25 eta 35 urte bitarteko gazteen % 22,1 oinarrizko lanbideetan da lanean

Avance del Mercado Laboral Asempleo -Afi” Buletinak azaltzen duenez, 25 eta 35 urte bitarteko euskal langileriaren ia % 60 bere prestakuntzaren azpitik den lanpostu batean ari da lanean. Zentzu horretan, estatuko batez bestekoaren azpitik aurkitzen da EAE, Espainia mailan bere prestakuntza azpitik lan egiten duen gazteriaren portzentajea % 57,4 baita.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, eta beti ere aipatu buletinean azaltzen diren datuen arabera, maila ertaineko prestakuntza duten 25 eta 35 urte bitarteko gazteen % 22,1 oinarrizko lanbideetan da lanean. Kualifikazio maila altua duten gazteen % 13,4k, aldiz, oinarrizko lanak burutzen ditu eta prestakuntza maila bera dutenen % 22,8k prestakuntza ertaina eskatzen duten lanbideetan egiten du lan. Datu hauen arabera, beraz, prestakuntza maila altua duten gazteen % 36,2an gain-prestakuntza ematen da (oinarrizko lanbideetan den % 13,4a eta prestakuntza maila ertaina eskatzen duten lanbideetan aritzen den % 22,8a). Prestakuntza altua duten gain-prestakuntza tasa hau Espainiakoa baino ia hamar puntu altuagoa da (26,4) eta EAE da prestakuntza maila oso altua duten gazteen artean gain-prestakuntza indize altuena duen erkidegoa.

Buletin honen arabera, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko 25 eta 35 urte bitarteko 10.800 gaztek enplegua modu aktiboan bilatzeari utzi zion. Datu hauek aurtengo bigarren hiruhilekokoak dira eta aurreko hiruhilekoko datuekin alderatuta % 4,6ko beherakada suposa–tzen dute.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE