Mugikortasun europarra errealitate bihurtu nahi du I-MOVE proiektuak

Ikasleen eskualdeko nahiz tokiko mugikortasuna kudeatuko duten tokiko plataformen sare bat eraiki nahi da

Europar Batasuneko arduradunen helburuetako bat, 2020. urterako, Europan lanbide heziketa ikasten ari diren ikasleen % 6ek, gutxienez, beren trebakuntzaren zati bat beste herrialderen batean egitea lortzea da. Une honetan, xede horretatik urrun dira, gaur egun, portzentaje hori, soilik, % 0,7an aurkitzen baita. Ikasleen mugikortasuna kudeatzeko lan metodologia baten gabezia eta ikasleak igorri eta hartzeaz arduratzen diren erakundeen arteko harremanaren homogeneotasun eta gardentasun eza dira, hain zuzen, ehuneko baxu horren arrazoi nagusiak.

I-MOVE proiektuaren bitartez, berriz, ikasleen eskualdeko nahiz tokiko mugikortasuna kudeatuko duten tokiko plataformen sare bat eraiki nahi da, horien artean lankidetza akordio batzuen arabera erlaziona daitezen, eta horrela, sistemaren gardentasuna, profesionaltasuna eta elkarrekikotasuna berma daitezen, betiere mugikortasun ekintzak kudeatzen dituztenen lana erraztuz eta trebakuntza zentroen partaidetza sustatuz.

Gaur egun, Europar Batasunak ERASMUS+ ekimenaren bitartez finantzatutako proiektu hau mugikortasunerako tokiko plataforma horien egitura eta horien arteko harremana zehazten ari da. HETEL elkarteak Lanbide Heziketako ikasleen nazioarteko mugikortasuna kudeatzen du duela hainbat urtetatik, eta horrenbestez, Lanbide Heziketako ikasleen nazioartekotze prozesuan aurrera egiteko aukera garrantzitsutzat jotzen du I-MOVE proiektua. Horregatik, proiektuko bazkideekin batera lan egiten hasi da, elkarrekin lan eginez, helburu hori lortu ahal izateko.
I-MOVE proiektuari buruzko informazio gehiago: http://www.imovenetwork.org/

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE