Hezkuntzan inbertitzea haur-pobreziaren kontra borrokatzea da

Save the Children GKEk Autonomia Erkidego desberdinetan erakunde publikoek garatzen dituzten hezkuntza politikak aztertu ditu. Haur-pobrezia tasa altuenak dituzten erkidegoetan Hezkuntza Zuzentasun-Indizea ere okerragoa da

Save the Children Gobernuz Kanpoko Erakundeak Espainiako Hezkuntza politika publikoak aztertzen dituen txostena argitaratu berri du ”Iluminando el futuro: invertir en educación es luchar contra la pobreza infantil” izenburupean. Bertan azaltzen diren datuak, kezkagarritzat jo daitezke: hiru haurretatik, bat pobrezia edota gizarte-bazterketa arriskuan dago eta errepikatze, eskola-uzte, eskola-porrot eta absentismoa asaldagarriak dira. Estatu mailan, adibidez, 15 urteko hiru ikasleetatik batek jada ikasturte bat errepikatu behar izan du; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan den ikasleriaren %30 inguruk ez du DBHko titulua lortzen eta eskola-uzte goiztiarraren tasa, batez beste, % 23,5ekoa da, Europan den batez besteko tasaren bikoitza (%12).

Save the Children GKEak aurkeztu duen txosten honen xedea erakunde publikoek hezkuntza arloan garatzen dituzten politiken koherentzia eta egokitasuna aztertzea izan da, beti ere, pobrezia eta gizarte-bazterketaren zikloa apurtzeko asmoz.

p1779B

Europatik urrun
Txostenaren arabera, Espainiako hezkuntza sistema, bere osotasunean hartuta, Europak 2020 urterako zehaztutako helburuetatik oso urrun dago. Adibidez, 0-2 urteko haurren hezkuntza-zerbitzu eta zaintzan, soilik 7 autonomia erkidego iristen dira Europan zehaztutako gutxiengo mailara. Erkidego gehienek, gainera, oso puntuazio baxua lortzen dute ikastetxeetako azpiegituren kalitatea aztertzerakoan.

Txostenak Hezkuntza Zuzentasun-Indize delakoa aurkezten du. Bertan, eskola alorrean hezkuntza kalitatearekin eta haurrek eskolatik kanpo kultur jarduera desberdinetan duten parte-hartzearekin harremana duten 14 faktore aztertzen dira. Sailakapen honetan, soilik Euskal Autonomia Erkidegoak lortzen du oso puntuazio altua. Madril, Katalunia, Nafarroa eta Aragoik, berriz, puntuazio altua lortu dute eta Valentzia, Galizia, Gaztela eta Leon, Asturias, Kantabria eta Errioxa k puntuazio ertain-altua.

Txanponaren beste aldean, hots, aipatu indizean puntuazio kaxkarra lortu duten erkidegoen artean, Ceuta, Gaztela-Mantxa, Andaluzia, Extremadura eta Murtzia aurkitzen dira eta Kanariak eta Melilla oso puntuazio baxua.

Save the Childreneko zuzendari orokorra den Andrés Condek azal–tzen duenez, “txosten honek agerian uzten du haur-pobrezia eta hezkuntza politiketan zuzentasunari edo ekitateari eman zaion arreta eskasaren artean den harremana. Gizarte-bazterketa arriskuan den haur baten trebakuntza aukerak mugatzen direnean, haur horrek egoera horretatik ateratzeko dituen aukerak minimizatu egiten dira. Kalitatezko hezkuntza bat, zuzena eta inklusiboa, ostera, funtsezkoa da pobrezia eta desberdinkeriaren kontra borrokatzeko”.

Condek salatzen duenez, nahiz eta Espainian eskolatze-tasa %100ekoa izan, “haur guztien hezkuntza bermatzea aukera berdintasuna bermatzea da. Baina hezkuntzari lotuta dauden bestelako gastuak (liburuak, eskolako materiala…) familien gain izaten dira eta hauek gastu hauei aurre egin ezin diezaieketenean, aukera berdintasunaren printzipio horrek huts egiten du. Azken hiru ikasturteetan, adibidez, testu liburuen prezioak, batez beste, %4,29an hazi dira”.

Save the Childrenek salatzen duenez, eredu okerra jarraitzen da pobrezia biderkatzean hezkuntza inbertsioak murrizten badira. Oro har, azken urteetan, erkidego ia guztietan hezkuntzan egindako inbertsioa txikiagotu egin dela salatzen du Condek, batez beste, ia %11an. Honen aurrean, aldiz, familiek batez beste hezkuntzan gastatu duten dirua % 30,3an handitu da. Kontuan izan behar da, gainera, krisi testuinguru honetan familiek bere errentaren % 10 inguru galdu dutela.

Condek azpimarratzen duenez, “Hezkuntza eskubidea ezin da elkartasunaren baitan izan. Hezkuntza ez da aukera politikoa, haurren eskubidea baizik”.

p1779C

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE