Estatuko DBHko ikasleen % 20k beren hezkuntza etorkizuna baldintzatuko duten gabezia ekonomiko larriak ditu

Adsis Fundazioa GKEak egindako “Desberdintasun ikusezina” azterlanaren arabera, gizarte bazterketa arriskuan dauden ikasleen errendimendu akademikoa % 24 baxuagoa da

Bigarren urtez, Adsis Fundazioak ‘Desberdintasun ikusezina’ azterlana burutu du azken urteetan pairatu dugun krisi ekonomikoak ikasle gazteetan izan duen eragina ezagutzeko eta, bide batez, ikasle hauek guztiek dituzten beharrei erantzun eraginkorragoa emateko gakoak eskuratzeko eta egun duten laguntza faltaren inguruan gizartea sentsibilizatzeko.

Bigarren txosten honen ondoriorik nagusiena honakoa da: 30 ikasle dituen DBHko ikasgela batean, batez beste, seik gabezia ekonomiko larriak ditu eta horiek bere hezkuntza etorkizuna baldintzatuko dute. Gabezia ekonomikoen artean aintzat hartzen dira, adibidez, aurreikusi gabeko gastuak ordaindu ezin dituzten familietan bizi diren nerabeak dira (%82), oporrik ez dutenak (%82), neguan etxean hotza pasatzen dutenak (%77) eta haragia edo arraina astean hirutan behintzat jaten ez dutenak (%69). 2013arekin alderatuta, gabezia ekonomiko larriak dituzten nerabeen kopurua %2,6 igo da.

Nagusiki, txostenaren ardatza gizarte bazterketa arriskuan dauden nerabeen eta gainerakoen arteko desberdintasunak erakustea da. Desberdintasun horien ondorioz, bazterketa arriskua duten nerabeengan eskola-emaitzak %24 baxuagoak dira, eta haien autoestimua ere baxuagoa da. Faktore horiek guztiek haien hezkuntza etorkizuna baldintzatuko dute.

Desberdintasun esanguratsuenetarikoak ikasteko ingurunea eta eskolaz kanpoko baliabideak lortzeko sarbidea lirateke. Ikasteko inguruneari dagokionez, bazterketa arriskuan dauden ikasleen %30ek beren etxean bizitzea erraza ez dela esaten dute, eta %32k etxean ikasteko eta etxeko lanak egiteko lasaitasun nahikoa ez dutela diote. Eskolaz kanpoko heziketari dagokionez, GBAn dauden ikasleen %25 gutxiagok egiten dute eskolaz kanpoko heziketa, eta %26k ez daukate interneterako sarbiderik etxean.

Ondorioz, bazterketa arriskuan dauden nerabeen eskola emaitzak %24 baxuagoak dira, eta horietariko %56k 3 ikasgai edo gehiago suspenditu dituzte azken ebaluazioan. Gazte horiek bere inguruak gutxiago baloratzen eta laguntzen dituela sentitzen dute DBHko gainerako ikasleen aldean eta, hortaz, autoestimu baxuagoa daukate. Bazterketa arriskuan dauden gazteen %21ek ez dauka baliotsutzat euren burua, eta nerabe hauen artean, %23 ez da beren helburuak lortzeko gai ikusten.

Datu hauek nerabeen arteko desberdintasunek beren hezkuntza etorkizuna baldintzatuko dutela erakusten dute eta, horregatik, nerabe ahulenek gainerakoek baino aukera gutxiago eta zailtasun gehiago izango dituzte”, adierazi du Carlos Melgarrek, Adsis Fundazioko zuzendari orokorrak.

p1810B

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE