NClic hezkuntza zentroak ikasleak zein adimenetan nabarmentzen diren antzematen duen app-a garatu du

0
198

Berezko talentuaren antzemate goiztiarrak ikaslearen motibazioa suspertu eta eskola-porrota murriz dezake

Gasteizko NClic hezkuntza zentroak, Tecnalia, Bilbomática eta GAIArekin batera, Howard Gardner irakasle estatubatuarrak bereizten dituen bederatzi adimen mota desberdinetan ikasle bakoitzak zein maila duen hautematen duen aplikazio bat garatu du. Gardnerrek bereizten dituen adimenak dira: linguistikoa, logiko-matematikoa, espaziala, musikala, korporal-zinegetikoa, naturalista, interpertsonala, intrapertsonala eta transzendentala. Gardnerrek garatutako metodologia berritzaileak aintzatespen handia du, besteak beste, ikasleek edukiak ikuspegi desberdinetatik ikasteko aukera dutelako.

Ikasle bakoitzaren interes eta gaitasunak ezagututa, irakasleak ikasle bakoitzak nola ikasten duen jakin dezake eta, horri esker, ikasle bakoitzaren alde nabarmenenak sustatzeko eta ahuleziak lantzeko aukera ere izan dezake.

Aplikazio ikasgeletan egiten den lanerako diseinatuta dago baina, epe motzean, familia esparruan ere erabilgarri izango dela aurreikusten da.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.